Markos Gimenok (Ermua, Bizkaia, 1974) irratian entzun zuen lehen aldiz palindromoei buruz. Arratsalde hartan bertan hasi zen euskaraz palindromoak egiten, alegia, aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak asmatzen. Berak esan digu hamar urtean asmatu dituen palindromo onenetarikoak sortu zituela arratsalde hartan. Aztihitzekin, hitzpiluekin jolasean ondo gustura dabilen ermuarrari duela gutxi egin diogu elkarrizketa ARGIA astekarian (2195. zenbakia).
Palindromoen atzaparretan erori nahi baduzu hona Hitzperimentu bat osasunguran Markosen bloga. Ermuarrak ariketak jarriko dizkizu asma ditzazun.
Ez bazara ase eta beste hizkuntzetan munduan zehar zertan ari diren jakin nahi baduzu Nazioarteko Klub Palindromikoak daukan webgunera sartzea gomendatzen dizut. Besteren artean han aurkituko duzu Semagames aldizkaria eta baita Palindromogileen I. Biltzarreko edukiak ere.
Eta palindromoei buruz oraindik eta gehiago jakiteko irrikaz bazaude, bada, Jesús Lladó eta Pedro Ruizek idatzitako liburua (Sé verla al revés) eskura dezakezu Lladóri hona mezua bidalita: JELLAPA@telefonica.net
Ahaztu baino lehen, Markos Gimeno palindromoekin jolasean dabil bere blogean, baina twitterren ez dago geldirik. “hitzokei” etiketapean hiztegi berezia ari dira sortzen hainbaten artean. Horrelakoak aurkituko dituzu:
barrekada: umoregileen lubakia
gerrikoa: Garzonek ogaindik itxi ez duen tabegna
asma: gaixotasun imajinarioa
andré guison: frantziar jatorriko transexuala
Baina inportanteena ahaztu zait, ez dut palindromo bat bera ere idatzi. Markosek bere jarraitzaileei prestatutako ariketetako batzuk dira ondorengoak. Handiz idatzita daude, palindromian hala egiten delako.
ADI, URDURI, HAMAHIRU DRUIDA
ZEN ASE, ZEN ADI, GAZTE IA, BIRAO IA, PIZZAGAZ ZIPAIOARI BAIETZ, AGI DANEZ, ESANEZ
IRUZURRA, NARRU-ZURI!
“ANATOLIK AZKENA BILA”, “TAUK SENA HAN”, “ESKUA TALIBANEK ZAKILOTAN”, A!
Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagun martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]
Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]
Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]
Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]
Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]