Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin dute gure irakurketarekin”. Helburua: egoera aldatzeko pausoak eman ditzala administrazioak.
Ikasturte honetan zehar, manifesturako sinadurak biltzen aritu da Lanbide Heziketa Defendatzen ekimena, eta 826 lortu ditu (Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan 3.162 plaza daude). Batez ere Bilbo Handian eta Bizkaian mugitu direla diote, oraindik bide asko dutela manifestua zabaltzen jarraitzeko, baina datu esanguratsu bat: “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin dute gure irakurketarekin”.
Legeak dakarren Lanbide Heziketa Dualaren derrigorrezko ezarpena da bereziki kezkatzen dituena. ARGIAko erreportaje honetan kontatu genuen moduan, lege berriarekin ikasleak lehenengo mailatik ari dira enpresetan, eta enpresek eurek hezkuntza-curriculumeko edukiak irakatsi eta ebaluatzen dituzte. “Inork ez du sinesten enpresetan jakintza curricularrak emango dituztenik, dokumentu ofizialetan gezurra esan beharko dugu guztiok, eta ikuskaritzak ez ikusiarena egingo du. Emaitza garbia da: jakintzaren eta hezkuntza kalitatearen jaitsiera agerikoa izango da ikasleentzat”, adierazi digute ekimenetik.
Eduki curricularraren “murrizketa nabarmenaz” gain, sistema Dualak ikasle guztientzako enpresa bila jartzen ditu irakasleak (ikasle horietako batzuk, gainera, oraindik ezagutzarik apenas dutela eta ongi prestatu gabe) eta ekimenetik diote ezinezkoa izango dela ikasle guztientzako enpresa egokiak topatzea, praktiken kudeaketa lan horretarako gainera ez dutela lanordurik irakasleek, zentroak euren artean lehian jartzen dituela dinamikak…
Legearen gorabeheren beste adibide bat: Lan Zentroetako Formazioa modulua desagerrarazi egin zuen legeak bigarren mailako ikasleentzat, bada hara non, ikasleei esan berri dieten baietz, modulu hori berriro ere berreskuratu dutela, “zer eta ikasturte amaieran”.
"Aldaketa pila bat sartu dituzte inongo ebidentzia zientifikorik gabe. Eta gainera praktikan jartzen ditugunoi, irakasleoi, ezer galdetu gabe"
Kezka nagusiak, lau puntutan
Derrigorrezko Duala ez da, dena den, irakasleen salaketa bakarra. Beste hainbat puntu ere jasotzen ditu manifestuak: gehiegizko zama eta baliabiderik eza; hezkuntzaren debaluazioa (tartean dira mikroakreditazioak eta hezkuntza Duala bera); hezkuntza prozesuaren liberalizazioa, merkantilizazioa, pribatizazioa eta burokratizazioa; eta irakasleak erabakiak hartzetik kanpo utzi izana.
Adierazitako kezkekin bat datozen Lanbide Heziketako irakasle guztiei dei egin diete manifestua sinatzeko.
“Aldaketa pila bat sartu dituzte inongo ebidentzia zientifikorik gabe. Eta gainera praktikan jartzen ditugunoi, irakasleoi, ezer galdetu gabe, jarraipenik egin gabe. Egoera aldatzeko eskatzen diegu, beti ere ikasleentzako kalitatezko hezkuntza oinarri hartuta eta irakasleoi entzunda”.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]
Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]
Ikasturte honetatik aurrera, Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikasleak lehenengo mailatik arituko dira enpresetan, enpresek eurek hezkuntza-curriculumeko edukiak irakatsi eta ebaluatuko dituzte, eta ikasleen ezagutza tekniko eta espezifikoak murriztuko dira, Xabier Jimenez... [+]
"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.
"Borroka luze eta gogor baten ostean", garun-paralisia eta %87ko desgaitasun motorra duen Usurbilgo ikasleak jardunaldi osoko laguntzailea lortu du ikasturte honetarako eta familia guztia "oso pozik" dagoela jakinarazi dio ARGIAri ikaslearen amak. Joan den... [+]
Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.
%87ko desgaitasun motorrarekin, Lanbide Heziketa ikasten ari den Usurbilgo gazte batek laguntzailea behar du ikastordu guztietan, baina ukatu egin dio Hezkuntza Sailak, eta hautsak harrotu ditu kasuak: Eusko Legebiltzarrera eraman du gaia EH Bilduk, Steilas sindikatuak egoera... [+]
%87ko desgaitasun motorrarekin, Usurbilgo gazte batek ikastordu guztietan laguntzailea izan du orain arteko ibilbide akademikoan, baina Lanbide Heziketara igaro denean, jardunaldi erdian baino ez diote jarri laguntzailea. Laguntzailerik gabe dagoen orduetan ezinezkoa zaio... [+]
Asko dira euskarazko batere ikasgairik gabe Lanbide Heziketako ziklo osoa egiten duten ikasleak EAEn, berak ezarritako legea urratzen duelako Eusko Jaurlaritzak. Lanbide Heziketan euskaraz ikasi ahal izateari eta zikloak euskalduntzeari Jaurlaritzak “blokeoa” ezarria... [+]
Gaur egun Lanbide Heziketako ikasleen %30ek ikasten du eredu dualean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 7542 enpresetan. Iaztik bikoiztu baino gehiago egin da enpresa kopurua, eta hemendik hiru ikasturtera 25.000 izatea nahi dute.
Ikasle guztiak, baita premia bereziak dituztenak ere, kontuan hartuko dituen curriculuma diseinatzen eta aplikatzen jarriko dituzte Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako irakasleak. Lanbide Heziketan lehenengoz egingo dela eta proiektu berritzailea dela iragarri dute,... [+]
EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kontsolidaziorako meritu-lehiaketan, lanpostuen erdia euskara eskakizunik gabe atera du Eusko Jaurlaritzak, eta helegitea jarri du LAB sindikatuak, lanpostu denetan euskara eskatu dadin.
Ikasle Abertzaleek greba deitu dute hezkuntzan, ostegun honetarako. Indarrean diren hezkuntza erreforma eta legeek sakoneko arazoak indartu baino ez dituztela egiten eta hezkuntzak soluzio integrala behar duela aldarrikatzen dute: “Hezkuntza sistema sozialista eraikitzea... [+]
Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko, laboral eta sozialak agerian utzi ditu milaka negozio txiki, berriz irekitzeko aukerarik gabe ateak ixten ari direnak; dozenaka mila lanpostu galdu dira horrela.