Marikobaso espazioa jaio da Derion

  • Herritarren eskutik eta herritarrentzako sortua da Marikobaso, lau ardatzen gainean: euskara, feminismoa, kultura eta ekologismoa. Martxoan irekiko ditu ateak, azkenaldian egindako auzolanei esker ezagutzera emateko pronto baitago. Egunotan, diru-bilketa kanpaina ari dira egiten.


2022ko martxoaren 04an - 09:14
Argazkia: Jon Loidi Begoña
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Derioko erdigunean dago kokatuta Marikobaso espazioa, Urkiola kaleko seigarrenean. Herrian bada izen bereko auzo bat, baina erdigunetik urrun, Bilboko kanposantuaren eta aireportuaren artean kokatua. “Mutilatutako auzoa da, bazterrekoa Derion”. Hain zuzen ere horregatik, “ertzetatik Derioko erdigunera” eraman nahi izan dute herriko hainbat elkartek eta norbanakok, eta hortik espazioaren izena.

Orain artean lanera bertaratu dira herritarrak, zapaturo deitutako lan egunenen bitartez lokalaren konponketa eta atontze zereginetan aritu baitira. Laster, baina, konponketa lanek aisialdiari eta kulturari egingo diete tokia. Izan ere, martxoan dute espazioaren ateak irekitzeko asmoa, nahiz eta data zehatzik ez duten eman ezagutzera.

Inaugurazioaren ataritan, proiektua abiatzeko diru-bilketa abiatu dute. Izan ere, hainbat balioren gainean eraiki nahi dute Marikobaso, eta ardatz printzipalak euskara, feminismoa, kultura eta ekologismoa badira ere, parte hartzea, autonomia, horizontaltasuna, autogestioa eta ez delegatzea ere hartu nahi dituzte oinarritzat. “Guk geuk egin gura dugu, geure baliabideekin”. Hori errazteko abiatu dute diru-bilketa itsulapikoa.eus atarian. Proiektua diruz lagundu nahi duenak apirilaren 8a arte izango du ekarpena egiteko aukera. Zenbateko ezberdineko ekarpenak egin daitezke, eta horien truke ordainsaria jasoko du laguntza eman duenak. Ordainsari bakoitzari jada existitzen ez den Derioko baserri baten izena eman diote.

Argazkia: Jon Loidi Begoña

Diru-bilketa kanpainan parte hartzea ez da izango ordea Marikobaso diruz babesteko modu bakarra, bazkidetza egiteko aukera ere egongo baita Aikor-i aurreratu diotenez.

Espazioak adin tarte guztietako herritarren topaleku izan nahi du, hurbiltzen denari “pozik eta burujabeago” izateko abagunea eskainiz. Sormenari eta arte herrikoiari egin nahi diote tokia, baita kulturari eta beronen kontsumoari ere, tabernen testuingurutik at. Proiektuaren ardatz gisa hartu dituztenak –euskara, feminismoa, kultura eta ekologismoa– bultzatu nahi dituzte lau horma horien artetik, eta horregatik zabalik dago herriko edozein kolektibori, hala nahi izatera bertan bildu daitezen eta ekintzak antolatzeko gunea izan dezaten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: “Saturatuta bukatu nuen”

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


Eguneraketa berriak daude