Marihuanak zelula minbizi-eragileak hiltzen dituela frogatu dute

  • Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.


2016ko urtarrilaren 22an - 11:31
Marihuanak dituen efektu psikotropikoek oztopatzen dute egun pertsonekin froga zientifikoak egitea.

Sanchezek hamabost urte daramatza kanabisaren eratorriak aztertzen, eta hamar urte horiek zelula minbizi-eragileetan duten eragina ikertzen. Frogatu du THCak zelulak apoptosis izeneko “suizidio garbia”  egiteko programatzen dituela. Hau da, gaixo dauden zelulei eragiten dio marihuanaren osagai nagusiak osasuntsuak kanpoan utziz. Ikertzaileak azaldu duenez, kanabisaren eratorriek modu konplexuan funtzionatzen dute pertsonengan, eta besteak beste zelula minbizi-eragileek bizirauteko beharrezko dituzten prozesuetan eragiten dute.

1998an argitaratu zuen lehen ikerketa THCak zelula minbizi-eragileetan dituen ondorioez. Horren ostean, hainbat taldek jarraitu dute ikerketa ildo bera. Momentuz saguekin baino ezin izan dute frogatu zientifikoki, baina zelula-hazkuntzetan ere erantzun ona izan du ikerketak. Erresuma Batuan hasi berri dira pertsonekin frogak egiten.

Marihuanak dituen efektu psikotropikoek oztopatzen dute egun pertsonekin froga zientifikoak egitea. Hala ere, Sanchezek uste du medikuntzan prestatzen ari direla kanabisak minbiziaren tratamenduan izan ditzakeen ondorioak ikertzen hasteko. Gobernuek ikerketak subentzionatu, eta aldi berean kalamuaren aurka egitea inkongruentea ez den galdetuta, Sanchezek argi adierazi du ezin dela nahasi kalamuaren erabilera ludikoa, medikuntzan duenarekin.

Espainiako Minbiziaren Institutuak (INC) baieztatu du kanabisaren eratorriek, zehazki cannabidiolak, kimioterapiaren eraginkortasuna handitu eta zelula minbizi-eragileak hiltzea areagotu dezakeela. AEBetako Gobernuaren Minbiziaren Institutu Nazionalak (NIC) eta Ameriketako Minbiziaren Erakundeak (ACS) ere baieztatu dute kanabisaren eratorrien ondorio onuragarriak dituztela. Egun, AEBtako hainbat estatutan legazkoa da kalamuaren erabilera terapeutikoa, eta Coloradoko eta Washingtoneko estatuetan erabilera ludikoa legeztatu berri dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Minbizia
2024-01-14 | Leire Artola Arin
Minbiziaren ginkanan, pertsona zelulen aurretik jartzeko aldarria

Minbizia. Mediku bat zuri begira hitz hori ahoskatzen entzuten duzunean amildegi bat zabaltzen zaizu erraietan. Aldakek dar-dar eta aldaketarako indar falta”. Izan Iñurri elkarteko kideak horrelaxe hasten dira definitzen gero eta ohikoagoa den gaixotasunak... [+]


Eguneraketa berriak daude