#11: Zuek, gure bihotzeko maiteak, gure bidelagunak


2024ko urtarrilaren 21

Minbizia gure bizitzara iristean ez digu guri bakarrik eragiten, gure inguru guztiari eragiten dio: bikote, guraso, seme-alaba, familia, lagunak…..eta askotan esaten dugun bezala, tribua behar da gaisotasunari aurre egiteko.

Niri, gurasoekin, bidelagun izatea tokatu zitzaidan, baina bizitzaren istoria ez denez bitarra, bidelagun(du) izatera pasatu nintzen 44 urterekin. A ze transizioa!!! Esan dezaket, nire kasuan, askoz zailagoa izan zela laguntza jasotzen ikastea, laguntza ematea baino.

Ta hor, beste behin errepikatuko dugu: KULPA SUTARA!!!!! Ze kulpa senti genezake laguntza behar dugulako, baina baita laguntza ematen ez dakidalako, blokeatuta nagoelako, ez dakidalako zer esan, zer egin…….. Ba hoixe izaten da askotan erantzun zintzoena: ez dakit zer esan, zer egin.


Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!