Bueno, gaurko atalean bizitza hontako misterio potolo bati buruz hitzegingo dugu. Egiptoko piramideak nork eraiki zituen? Basajaunak existitzen dira? Bada bizitza estralurtarrik? Itxoin itxoin, misterioen zerrenda ez dut amaitu: non daude minbizia duten gizonak?
Minbizia duten gizonen kopurua emakumeena baino handiagoa da, SEOM-en datuen arabera. Prostata, kolon eta biriketako minbiziak dira gizonezkoen artean ohikoenak, nahiz eta biriketako minbiziaren kasuan, emakumeen datuak ere goraka doazen tabakismoaren eraginez.
Minbiziaren inguruko elkarte mistoetan, oso arraroa da gizonezkoen presentzia. Inurri elkartea minbizi mota guztietara eta pertsona guztietara zuzendua dago, baina egia da gutxitan gerturatzen zaigula gizonik. Feminismo gehiegi agian? Misterioa.
Mnbizia pasa eta arreta psikologikoa eskatzen duten pertsonen %74 emakumeak dira, gizonak %26 bakarrik. Kasuen %62tan gaixoak berak eskatzen zuen arreta, eta %38an familiako norbaitek, lepoa jokatuko nuke, gehienak gizon batentzako arreta psikologikoa eskatzen duten emakumeak direla. Zer gertatzen da minbizia duten gizonekin?