ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

#12 Minbiziaren ama umeak


2024ko urtarrilaren 28a

Minbizia eta amatasuna, amatasuna eta minbizia, eskutik doazen bi gai izan dira niretzako. NIre alaba zaharrenaren haurdunaldian, aitari diagnostikatu zioten eztarriko minbizia, eta alabak 9 hilabete zituenen hil zen. Ta nolakoa den bizitza, bigarren aldiz haurdun nengoela, amari diagnostikatu zioten biriketako minbizia, eta alabak 2 hilabete zituenean hil zen. Zuen buruari galdetuko diozue zergatik ez deten beste alaba bat izan? ez nulako inor hiltzeik nahi. Ama izaten ikasi behar izan nuen, alaba umezurtz izatea zer zen ikasten nuen bitartean…..ta handik 8 urtetatara, ni izan nintzen gaisorik zegoen ama.

Nik ere ama gazte izatea erabaki nuen. 3 urteko eta urte beteko bi umetxo nituen diagnostikoa jaso nuenean. Txikiari bularra ematen nion bultotxo bat somatu nuenean. bularreko minbizia zela esan eta umeari titia emateari uzteko momentua egun berdinean izan zen. Seme zaharrena oheratu eta gure ohean senarra, seme txikia eta hirurok sartu ginenean jauzi zitzaigun mundua gainera… Ttikia gosetuta, berriz jasoko ez zuen amaren titiaren zain, senarra ta biok beldurtuta zetorkigunaren zain… hirurok negar batean.

'Min(bizi)' Inurri Elkartearen podkast saio berria da. Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketeen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan. Olatz Mercaderrek gidatzen du saioa, eta adituak zein minbiziaren prozesua gorpuztu dutenak gonbidatu dituzte.