Mariano Rajoyren dimisioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak

  • Poliziaren indarkeria gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak. Lau adierazpen insituzional eztabaidatu dituzte legebiltzarrean eta adostasuna urria izan da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 03an - 16:44

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak dimisioa aurkez dezan eskatu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, Kataluniako erreferendumaren aurrean izandako errepresioa medio. Gainera, elkartasuna agertu diote Kataluniako herriari eta zauritutakoei; "salbuespen egoera" salatu dute; eta nazioarteko eragileei esku har dezaten galdegin diete. Horretan bai, adostasuna izan da. Nolanahi ere, beste hainbat arlotan urria izan da batasuna: lau adierazpen insituzional eztabaidatu dituzte legebiltzarrean.

Laukoa, errepresioaren kontra

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak "elkarrizketarako" deia zabaldu du; eta haren alderdikide Koldo Martinezek, ildo beretik, esan du poliziaren jarduna "neurrigabekoa" izan zela eta "PPk elkarrizketarik bilatzen" ez duela, bai eta nazioartean "irudi tamalgarria" eman duela Espainiak.

EH Bilduren aburuz, "eredugarria" izan da Kataluniakoa: "oztopo guztien gainetik" Kataluniako herriak "irabazi" duela eta atzokoa "txalorgarria" dela ziurtatu du EH Bilduko kide Adolfo Araizek.

Eta Ahal Dugu ere irmo mintzatu da: "Demokrazia ala alderdi popularra". Bi aukera horiek baino ez ditu ikusten  mahaiaren gaineran, Mikel Buil bozeramaileak adierazi duenez. 

Ezkerrari dagokionez, "errepresioari ezezkoa" eman dio Marisa de Simonek eta "baiezkoa prozesu politikoa irekitzeari". Nolanahi ere, galdeketa nola egin den gogoko ez duela argi utzi du.

Zilegitasuna ezbaian

Zuzenbide estatuarekin konpromisoa dutela esan dute UPNk, PSNk, PPk eta Ezkerrak. Denek azpimarratu dute atzoko galdeketa ez zela legitimoa izan. 

Javier Esparza erregionalistaren aburuz, "Barkosek Puigdemontek helburu bera dauka, baina Nafarroan". PSNk nabarmendu du "fartsa hutsa" izan dela erreferenduma, eta PPk jendeak "bi, bost eta sei aldiz" bozkatu zuela.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Legebiltzarra
Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Pablo González askatzeko mozioa bertan behera utzi dute UPNk, PPk, Voxek eta PSNk

Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


Eguneraketa berriak daude