Maravillas Lanbertori omenaldia egin diote Larraga jaioterrian

  • Larragan omendu dute frankistek bortxatu eta erail zuten bizilaguna: Maravillas Lanberto Ioldi. Kantua, musika eta antzezlana izan dituzte herrian.

Paz de Ziganda abesbatzako ahotsak eta herriko dantzariak omenaldian.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 23an - 10:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maravillas Lanberto Yoldiri eskainitako kantua du Berri Txarrak taldeak. Eta kantu horixe abestera igo zen oholtza gainera Gorka Urbizu. Kitarraren akordeekin, une hunkigarria utzi zuen Larragako plazan Berri Txarrak taldeko kideak. Ondoren etorri ziren Paz de Ziganda helduen abesbatzako ahotsak eta herriko dantzariak. Fermin Balentzia kantautorearen abestiaren bertsioarekin ikuskizuna osatu zuten. 

Maravillas Lanberto Ioldi (Larraga, Nafarroa Garaia, 1922ko ekainaren 28a – 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraila izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkinak erre zituzten.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentzari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeak eta errepresioa frankismoan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!