Zornotza (Bizkaia), 1939ko abuztua. Zornotzako Emakumeen Espetxe Zentrala jarri zuten abian egun El Carmelo ikastetxea dagoen eraikinean, eta Espainiako estatu osotik errejimen frankistarentzat “oso arriskutsuak” ziren emakumeak bertara eramaten hasi ziren.
1947 arte martxan egon zen kartzela honi buruzko dokumentazio ofizialik ez dago, eta agian horregatik dira ezagunagoak Saturrarango eta Durangoko emakumezkoen espetxeak. Baina horrek ez du esan nahi kartzela honek sare frankistan garrantzirik izan ez zuenik.
Orain, Ascensión Badiola historialariak zentroari buruzko lehen monografikoa argitaratu du: Individuas peligrosas (Txertoa, 2019). Guztira 1.200dik gora presoren izenak bildu ditu, baina benetako kopurua askoz handiagoa zen. Dokumentazio ofizialik ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialera, hemerotekara eta beste historialari batzuen erreferentzietara jo behar izan du, datu zehatzen bila. Eta bertan preso egondako emakumeen testigantzak erabili ditu presoek beraiek “bizidunen hilobia” esaten zioten espetxeko baldintza gogorrak jasotzeko.
Izugarrikeriak Zornotzara iritsi baino lehen ere hasten ziren. Pilar Pascual madrildarrak kontatu zuenez: “Txerriak eramaten zituzten furgoi batean sartu gintuzten, eta igotzean zera entzun genuen: Ez hurbildu horra, izkina horretan kaka egin behar izan dugu, ez geneukalako non egin!”.
“Goizean, baraurik, kazo bete ur bero ematen ziguten; Maggi botatzen ziotela esaten ziguten, baina ez zuen inolako zaporerik”, Nieves Torresen hitzetan. Elikadura baldintzak hain muturrekoak ziren, 1942an gose greba egitea erabaki zutela. Hiru egunez jan gabe egon ondoren, laugarrenean “aza eta lau patata zati” eman zizkieten.
Amalia de la Fuente Peral leondarrak, haurdunaldiaren azken egunetan eutsi ahal izateko, sukaldean lan egitea eskatu zuen eta eskaera onartu zioten: “Goizaldeko lauetan jeikitzen nintzen eta oinak oso gaizki izan nituen hainbeste ordu zutik emateagatik eta beroagatik (...) Behin baba kargamentu bat iritsi zen eta barruan zomorroak besterik ez zeuden”.
Elikaduraz gain, osasun eta higiene arazo nabarmenak zeuden: “Mediku zerbitzurik ez zegoen”, esan zuen Teopista Bárcenak, “eta gutxieneko higienerik ez genuen; ez zegoen dutxarik eta ganadurako aska estu luze bakarra erabil genezakeen garbitzeko”.
Ofizialki erregistratuta egon ez arren, espetxean haur txikiak ere bizi (eta hil) ziren. Amen testigantzei esker dakigu haien berri, besteak beste, Julia Manzanal zigarro-saltzaile madrildarrari esker: “40 cm zabal ziren lastairatan egiten genuen lo, bata bestearen alboan, eta haurrak tartean. Gau batez, alaba asko gaixotu zen eta Trinidad Gallego presokideak, erizaina izanik, meningitisa zela esan zidan, eta alabari agur esan behar niola. Eta, hala, Julia txikia eta egunero kolorez aldatzen zitzaizkion begi eder haiek joan egin ziren (...) Gau guztia pasa genuen monjei deika, baina, alferrik, ez ziren agertu. Goizean iritsi zirenean, hilda zegoen”.
Tomasa Cuevas komunistak hiru hitz erabili zituen Zornotzako infernua deskribatzeko: “Kaosa, pilaketa eta laztura”.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]