2019-10-29 13:54

2019eko urriaren 24ak, batzuentzat, agian, Franco jeneralaren biografiaren epilogoan tartea edukiko du. Beste batzuentzat espainiar demokraziaren garaipen oroitarria bezala aldarrikatuko da. Badaude ere, eta Espainian (ezta Euskal Herrian ere) ez dira gutxi, iraganeko hezurren kontu horiek guztiak ez zaizkienak axola; iraganari begiratzea arriskutsu oso iruditzen zaiena, batez ere gaur eguneko haien posizio soziala kritikatzeko bidea izan daitekelako eta amnesia eta ezjakintasuna, dagoenaren kudeaketarako askoz interesgarriak direlako, separatistek mehatxatzen duten Espainia, atzera, urdinen eta gorrien arteko zatiketa dakarren zentzugabekeri guzti horiek baino. Jende hori, noski, iraganaren lapurretaz eta Erreforma-Transizioaren mitifikazioaz bizi dira, gaur eguneko status-quoaren errelatoa eraikitzeko manipulazioen segida beharrezkoa denez gero. Sektore sozial horietako kide batzuk izen eta abizen oso garrantzitsuak dituzte eta haien ordezkari politikoak ezagunak dira.

Ahanztura eta ezjakintasunaren beharrak azaltzen dute artxiboen itxiturak, hustuketak, deusestapenak eta dokumentu publikoei heltzeko ukazio ofizialak, 1936ko gerra eta errepresio egunetatik hasita, gaur eguneraino. Ahanztura partziala noski; betiere Transizioaren hitzarmena arriskuan ez jartzearen helburuak, alde batetik, kolpisten, jazartzaileen, errepresoreen, torturatzaileen, hiltzaileen eta lapurren “biografia sozialak” jasangarriak bihurtzeraino bigundu egin dituelako, txanponaren beste aldea, iragana ez ukitzea galtzaileen ahotsak izilaraztea ekarri duen bitartean.

Askorentzat ordea, Franco hilobiz aldatzea berandu, oso berandu, ia saihestezina izan denean heldu da.

1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco jenerala. 1969ko uztailaren 22an Espainiako Printze tituluarekin, Mugimendu Nazionalaren oinarriak eta Erresumaren Oinarrizko Legeak zin egin zituen eta diktadorearen ondorengo estatu burua izendatua izan zen Juan Carlos Printzea buru zela, hilobiratu zuten Haren Handitasuna, ohore guztiekin, Madrileko Cuelgamurosko haranean dagoen Erorien Haraneko hipogeoan. Franco 1936ko irailaren 28an izendatu zuten gobernuburu eta armaden Jeneralisimoa. 1936ko gerra, 1939ko apirilaren 1an amaitutzat eman zuten nagusitu ziren matxinoek. 1975eko azaroaren 22an Juan carlos Igoa Espainiako Gorte Frankistek Espainiako Errege izendatu zuten. 1976ko azaroak 18an Gorte frankistek Estaduaren Eraberritze Legea onartu zuten. 1978ko abenduaren 29an Espainiako Konstituzioa Estaduko Boletinean agertu eta indarrean ezarri zen. 1982ko urriak 28ko hauteskunde orokorren ostean Espainiako Alderdi Sozialistaren Felipe Gónzalez Marquez Espainiako lehendakaritza lortu zuen…

Espainiako Memoriaren Legea bezala ezagutzen den araua (Abenduak 26ko 52/2007 Legea) PSOEko Zapatero Espainiako lehendakaria zela onartu zen benetako eragin sakonik eduki ez ba zuen ere, eta, de facto, indar gabe geratu zen 2011an, PPko Mariano Rajoyk agintea lortu zuenetik. Memoriaren Legearen 16garren tituluak Erorien Haranaren auziari buruz aritzen da.

Franco hil zenetik 44 urte igarota; Espainiar konstituzioa onartu zenetik 41 urte igaro direla; Espainiako Alderdi Sozialistak bere lehen gobernua lortu zuela 37 urte eta gero; Memoria Historikoaren Legea onartu zela 12 urte pasa direla lortu da, lege horretan ezarritakoaren arabera hain zuzen, Franco jeneralaren, kolpista eta diktadorearen gorpuzkinak Cuelgamurosko hipogeotik ateratzea. Kronologia horren zergaitiari buruz galdetu behar diegu gure buruei; zeren sintoma den ahulezi demokratiko hori.

Eta gurean? Nafarroako Legebiltzarrean eta araudian jasotakoaz gain (Nafarroako Foru Legebiltzarraren 2003ko adierazpena eta 33/2013ko Foru Araua), EAEko Memoria Historikoaren Lege bateri ekin behar zitzaiola, Frankismoaren Kontrako Euskal Plataformak Legezko Herri Ekimen bat aurkeztu du orain gutxi EAEko Legebiltzarrean. Ganberaren gehiengoak, EAJ-PSE alderdien botoak, uko egin dio egitasmo herrikoari eta, gobernuaren aldetik, Memoria Lege proiektu bat lantzen hasteko asmoa daukatela azaldu da. Kasu honetan ere, gurean, gertakizun hori zeren sintoma den galdetu diezaiekegu gure buruei. Zeintzuk diren erakundeen eta ordezkarien funtzioak eta hainbat urtetan, Egiaren, Aitortzaren eta Egiaren aldeko borrokan, Memoriaren borrokan, herri eragile eta norbanakoei zor zaien aitorpena eta laguntza ukatzen zaien.

Balio dezatela lerro hauek, Gernika-Lumotik, urteak eta urteak, duintasun osoz, bai Euskal Herrian zein Espainian Memoriaren berreskurapenaren borrokan jardun direnei eta dihardutenei gure laguntasuna, elkartasuna eta hurbiltasuna, beraiekin gure ekarpena egiteko gogoa adierazteko, haiek direlako Askatasunaren benetako mugarriak.

The post Urriak 24 appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.