Maravillas gaztetxea berriro okupatu dute jendetza baten babesean

  • Milaka lagun bildu dira gaur Iruñean Alde Zaharreko Maravillas gaztetxearen desalojoa salatzeko. Manifestazioaren ostean, jendetza hurbildu da sarrera hormatuta zuen Rozalejos jauregiaren ingurura, eta rotaflexa eskuan, hainbat gaztek lortu dute atea ireki eta berriz eraikina okupatzea.
     

     

Eraikinera berriz okupatu aurreko unea. Argazkia: Ibai Arrieta

2019ko urtarrilaren 19an - 22:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eraikina berriz okupatu ostean, ondorengo oharra zabaldu du Maravillas gaztetxea sare sozialen bitartez. Ondorengoa azpimarratu nahi izan dute: "Ez dugu onartuko kapitalak jabetza kolektiboak bereganatzen eta pribatizatzen jarraitzea. Ez dugu onartuko porlanaz eta hormigoiz gure ametsak eraisten jarraitzea. Horrexegatik, injustizia eta gezurren aurrean, atzera pausorik ez ematearen erabaki sendoa hartu dugu".  Bihar, okupazioaren berri emateko prentsaurrekoa antolatu dute.

Ahotsa.info-ren bideoa:

 

 


Maravillas gaztetxea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...