Manifestazioak espaloitik egin behar liratekeela proposatu du Bilboko alkate Aburtok

  • Bilboko alkateak adierazi du herritarren “bizi kalitatearen” eta trafikoaren mesedetan mobilizazioak “espaloitik” egitea egokiagoa dela.

Pantaila argazkia: Radio Bilbao

2024ko urtarrilaren 23an - 11:18
Azken eguneraketa: 12:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Radio Bilbaon egindako elkarrizketan esan duenez, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok uste du Bilbon “egunero” manifestazio “gehiegi” egiten direla, eta "trafikoaren mesederako" espaloitik egitea proposatu du.

Mobilizazioek “herritarren bizi kalitatea aldatzen” dutela argudiatu du Aburtok, eta adierazi du “beste leku batean edo espaloitik” egitea posible dela: “Beti moztu behar da galtzada? Ezetz uste dut. Manifestatzea eta, aldi berean, egunero jendearen bizitza ez aldatzea posible izan dadin eskatu nahi dut”. Azpimarratu nahi izan du, ordea, “asko” errespetatzen duela jendeak biltzeko eta manifestatzeko eskubidea edozein arazoren aurrean, eta ez duela langileen aurka egiten.

Elkarrizketa ikusgai:

 


Irakurri gehiago: Politika Bilbo Euskal Herria Bizkaia
Politika kanalean gehiago
2026ko otsailaren 12
Ipar Euskal Herriako udal eta mankomunitate hauteskundeak
Baionako hautagaien arteko eztabaida

2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #315 zenbakia
Kultur-programazioari buruzko aldizkari monografikoa
Gorka Peñagarikanoren eskutik, zer eta nola programatzen da Euskal Herrian?