Manifestazioa egin dute Bilbon erretiro-pentsioak eguneratzea eskatzeko

  • Bilboko Aste Nagusiko astelehenarekin bat eginez manifestazioa deitu zuen Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak. 1.080 euroko gutxieneko erretiro pentsioa eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskatu dituzte. 

Manifestazioa. Argazkia: Ecuador Etxea, @EcuadorEtxea Twitterren.

2022ko abuztuaren 24an - 10:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Milaka pertsona gerturatu ziren Bilbon abuztuaren 22an Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestaziora. Elkarretaratzea jai giroan burutu zen, txistularien eta batukadaren artean, Bilboko Aste Nagusiarekin bat eginez. Eliptika plazatik abiatu zen manifestazioa Areatzako jaigunerantz. Euskal Herritik ez ezik, Asturiasetik, Kantabriatik eta Galiziatik gerturatutako parte hartzaileek “Osakidetzako murrizketarik ez” eta “banka, lapurrak, itzul itzazue milaka milioiak” oihuak entzun ahal izan ziren ibilbidean, EITBk adierazi duenez. 

Jon Fano Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak komunikabideekin hitz egin zuen. Azaldu zuenez, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskuratzeak emakumeei eragingo lieke gehien, haiek baitira kopuru horretatik beheren kobratzen dutenak. Osakidetzaren “desegitea eta pribatizazioa” ere salatu du eta bi gauza gogorarazi ditu: Bizkaiko pentsiodunek lau urte eta zazpi hilabete daramatzatela pentsio duin bat eskatzen eta urriaren 15ean Madrilen bat egingo dutela ekitaldi batean erretiro -pentsioak eguneratzea helburu duten beste taldeekin. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude