Manex Agirrek irabazi du Aramaion jokatu den finalerdia

  • Larunbatarekin jokatu da lehen finalerdia Aramaioko Kultur Etxean. Honenbestez Manex Agirrek irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako lehen txartela.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 26an - 07:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest. 18 bertsolarik jokatu dute lehen fasea eta hau amaituta gaur hasi dira 12k jokatuko dituzten finalerdiak. Bigarren saioa Dulantzin jokatuko da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Eli Zaldua Barquin (Gasteiz)

Unai Anda Delika (Ametzaga)

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)

Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien,  372  puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Manex Agirre: 372 puntu

Peru Abarrategi: 365.5 puntu

Iñaki Viñaspre: 354 puntu

Unai Anda: 337 puntu

Eli Zaldua: 331.5 puntu

Ekaitz Samaniego: 305 puntu

Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zinkunegi izan da Aramaioko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana . Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hemen Aramaioko irudi batzuk

Hurrengo saioa, martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...