Maiatzaren Lehenean bat eginda mobilizatuko dira LAB, CGT eta gizarte mugimenduak Baionan

  • Aspaldiko irudi indartsuena erakutsi dute ostegun goizean Ipar Euskal Herriko sindikatu eta elkarteek. Maiatzaren 1ean elkarrekin mobilizatuko dira Baionan LAB eta CGT sindikatuak, Bizi mugimendu altermudialista, gazte mugimenduko kideak eta talde feministak biltzen dituen EBA plataforma.


2019ko apirilaren 25ean - 17:08
Maiatzaren Lehena Baionan (argazkia: Alejo M. Sainz)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sei zutabetan irtengo dira Maiatzaren Lehenean, eta zutabe bakoitzak aldarrikapen bana izango du: klimaren aldeko borroka, munduko langileriaren defentsa, babes sozialaren eta zerbitzu publikoen defentsa, gazteriaren prekarietatearen salaketa eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarria. Baionako Santa Ursula enparantzan da zita, goizeko 11:00etan.

LABeko koordinatzaile Eñaut Aramendik azaldu duenez "ezibestekoa da indarrak batzea". Eta halaxe egingo dute, Lapurdiko hibiruruan ikusi den aspaldiko langile mobilizazio bateratuena izango baita honakoa, LABen eta CGT arteko harremanak kontutan edukita, hare garrantzia handiagoa dauka deialdiak.

 

 

Ez ohiko argazkia erakutsi dute ostegun goizean egindako prentsaurrekoan (arg: LAB)

 

 

Prentsaurrekoan gogorarazi dute gazteek gero eta presentzia handiagoa dutela azkenaldian izaten ari diren beste mobilizazioetan, hala nola klimaren alde edo G7ren kontra. Eta zentzu horretan, derrigorrezkoa eta beharrezkoa ikusi dute Maiatzaren Lehenean ere bloke berezitu batean protagonismoa izatea.

Manifestazioaren amaieran, elkarteen herrixka antolatu dute Baionako merkatuan, mugimendu ezberdinen arteko topagune izateko helburuz.

 

 


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.