Maiak Iruñean jarritako Nafarroako bandera erraldoiaren benetako kostua: 178.000 euro

  • Iruñeko Foruen Plazan Nafarroako bandera erraldoia jarri zuten ekainaren 24an. Orotara 178.000 euroko kostua izan zuen, udal gobernuak esandakoa baino %79 gehiago.

Argazkia: Iruñeko Udala

2022ko abuztuaren 26an - 11:45

Navarra Sumak esan zuen 100.000 euro “inguruko” kostua izango zuela Iruñean jarri duten Nafarroako bandera erraldoiak. Noticias de Navarra egunkariak eman du egiazko prezioa: 178.000 euro, eta xehe-xehe eman ditu datuak. 168.498 euro kostatu da ikurra egin eta bere lekuan jartzeak, ia 10.000 euro hura argiztatzeak.

Besteak beste, hogeita hamar metroko masta, 8x12 metroko bandera, driza eta puntako argiak egin eta instalatzeak soilik 97.415 euroko kostua izan du, hasieran 75.000 euro izango zirela esan zuen Navarra Sumak. Horri gehitu behar zaizkio bestelako materialen eta obren kostuak. Gainera, mastaren argiztapenean ia 10.000 euro gastatu ditu udalak.

Enrique Maia Iruñeko alkateak ikur erraldoia Foruen Plazan jartzea horrela defendatu zuen: “Bandera beharrezkoa zen gure nafar identitatearen sinbolo baita”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


2024-01-14 | Jon Alonso
Agurra, betiko?

Puska batean ez zaigu ahaztuko joan den abenduaren 28an Iruñeko udaletxeko plazan bizi izandakoa.

Esanahi eta emozio handiko gertaerak izaten direnean gertatu ohi den bezala, gaia bat izanda –Iruñeko alkate aldaketa, mozio zentsura bat medio–,... [+]


Joseba Asiron izendatu dute Iruñeko alkate

Ez da ezustekorik izan eta eguerdian hautatu dute alkate Joseba Asiron, EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo Zurekinen zentsura mozio aurrera atera ondoren. Izendapena kantuz eta alaitasunez ospatu dute Iruñeko Udaletxe plaza betetzen zuten herritarrek.


Eguneraketa berriak daude