Maddalen Aduriz, moda eta berdintasun hezitzailea

"Emakumeon aurkako indarkeria kontsumitzen dugu"

  • Egungo moda kontsumitzeak sortzen dituen arazoez mintzatu da moda eta berdintasun hezitzailea den Aduriz Hik Hasiren webgunean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko uztailaren 10a
"Publizitate sexistak, emakumea argala, liraina, ilerik eta zelulitisik izatera bultzatzen ditu emakumeak, besteren artean".

Moda-industria, irabazi gehien ematen dituen arren, langileei gutxien ordaintzen dien industria dela dio. “Ekoizpena Asian, Afrikan eta Europa ekialdean egiten dute esklabotza egoeran dauden neska gazte eta umeek”.

“Emakumeok esklabo gisa egindako arropak erosten ari gara. Emakumeon aurkako indarkeria kontsumitzen dugu”. “Publizitate sexistak”, emakumea argala, liraina, ilerik gabea, zelulitis gabea eta abar izatera eramaten duela azaldu du eta horrek elikadura-arazoekin lotutako gaixotasunen areagotzea eragiten duela.

Emakumeek zoriontasuna edertasunean bilatzen dutela adierazi du, gainera, emakumeei bideratutako produktuak erosterakoan, pink tax deritzon prezio gehiagarria ordaintzen dela.

Kutsadura gehien sortzen duen sektorea ere moda-industria da, “lehengaiak ehuntzeak eta haien tindatze kimikoek kalte handiak eragiten dituzte zeregin horietan lan egiten duten langileengan zein ingurumen osasunean”.

Moda-industria kapitalistari aurre egiteko alternatibak

Azaldu duenaren arabera, jasangarritasuna helburu duten diseinatzaile eta markak sortzen hasiak dira, “horren adibide dira hemen sortu eta ekoizten dituzten produktuak”.

Josten ikastea ere garrantzitsua dela dio, “aukera ematen duelako neurrien kontua zokoratzeko, joeren inposaketari zein estereotipoei uko egiteko nahiz moda-multinazionaletan ez kontsumitzeko”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kontsumismoa

Kontsumismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-13 | Hiruka .eus
Kanpaina "antikontsumista" Itzubaltzetan: doako azoka

Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Getxoko Itzubaltzeta/Romo auzoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.


2018-11-21 | Iñigo Igartua
"Black Fraude", erosketarik gabeko egun bat eta kontsumo arduratsuko 364 egun aldarrikatuz

Setem Bidezko Salerosketa eta Kontsumo Arduratsuaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeak eta OCSI Lankidetza eta Nazioarteko Elkartasunaren Erakundeak Black Fraude eguna antolatu dute. Egungo modelo produktibo eta kontsumista salatu, eta kontsumo eredu alternatiboak sustatzea du helburu ekimenak.

 


2018-10-21 | Edu Zelaieta Anta
Zozogailuak

Dendak itxi aurretik mandatua egitea izan da hirian bakarrik ibiltzeko aitzakia. Erraz onartu diote etxean, mandatua egitetik bueltan, tabernaren batean gelditzea besapean daraman Julio Ramón Rybeiroren liburuari tarte bat eskaintzeko. Euri pixka bat ari badu ere, kontent doa E. bere bakardadetxo bilatuan.  

Egin beharreko erosketa eginda, momentuaren pribilegioaz jakitun, ongi aukeratu nahi du pausa-lekua. Duela zenbait urte sartu gabeko ostatuan sartu da, lasaia eta argitsua... [+]


Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio,... [+]


2018-06-15 | Nahia Ibarzabal
Hazparnen bukatuko da kontsumo ereduaz eztabaidatzea xede duen Bizi egunak dinamika

Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiztik igaro ondoren, Hazparnen emango zaio amaiera LAB sindikatuak antolatutako dinamikari.


Neoliberalismoak euskarari (I)

Gure herriaren kultur-asimilazio eta –ordezkatze prozesu luzea testuinguru kapitalista batean gertatzen ari da. Merkatu-ekonomiaren ezaugarriek eta irizpideek ere azaltzen dute euskarak jasandako gutxitzea, eta eragiten diote bere garapenari. Batetik, kontsumo-gizartearen logika honek ez duelako euskararen alde (aski) egin, oraingoz behintzat. Merkatuak kulturaren uniformizazioa bultzatzen du, errazago saltzeko, gainbalioa eta aberastasunak biderkatzeko. Lukurreriak hizkuntza nagusiak... [+]


2018-04-01 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Euskal kultura salgai

Kontsumismoa mahai gainera
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Kontsumo ereduaren eta prekarietatearen bueltan aritu dira eztabaidan Mahai Gainera emankizunaren bigarren saioan. Olatukoopeko Amaia Oleagak, Eragineko Eneko Errastik eta Estitxu Agirre langile gazteak gazteen egoera aletu eta alternatibak proposatu dituzte, Aitor Altuna aurkezleak gidatuta


2018-01-23 | Steve Cutts
Zoriontasuna
MULTIMEDIA - film laburra

Steve Cutts ilustratzaile ezagunaren azken lana. Mugarik gabeko kontsumoaren bitartez zoriontasunaren bila ari den gizarteari buruzko kritika gordina da.


2017-12-26 | ARGIA
Azalera handiko merkataritza guneen salmenta %2,5 hazi da 2017an EAEn

Eustat estatistika institutuak emandako datuen arabera, elikadura saltoki-kateek eta azalera handiko supermerkatu eta dendek hazkunde nabarmenarekin amaituko dute 2017 urtea. Hala, azarora arteko hamaika hilabetetan %2,5eko hazkundea izan dute eta azaroan igoera hori %3,4koa izan da gainera, aurreko urtekoarekin konparatuz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude