Zelenski: "NATOn sartzearen inguruan, aspaldi hoztu nintzen; Donbassez eta Krimeaz eztabaida dezakegu"

Zuzeneko jarraipena
  • Zelenski Ukrainako presidenteak hainbat gairen inguruan hitz egin du ABC News AEBetako katearekin. Elkarrizketa honetan, presidenteak adierazi du Ukraina NATOn sartzearen ideia aspaldi utzi zuela atzean: "Ulertu genuen NATO ez zegoela prest Ukraina onartzeko. Aliantzak beldurra die gauza eztabaidatsuei, baita Errusiarekin  zuzeneko konfrontazio bat izateari ere".

    Bestalde, Zelenskik adierazi du prest dagoela Errusiarekin Donbassen eta Krimearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko: "Lurralde hauek nola biziko diren eztabaidatu dezakegu, baita konpromiso batera iritsi ere".

    Lotura honetan atzo Ukrainako gerrak utzi zituen albiste nagusiak jarraitu ditzazkezu.

Zelenski, Ukrainako presidentea.
Bi milioiko langa gainditu du errefuxiatuen kopuruak

Ukrainako biztanleak herrialdea uzten ari dira, gerra atzean uzteko. Nazio Batuen Erakundearen arabera, II. Mundu Gerraz geroztik azkarren hazten ari den errefuxiatuen krisia da honakoa. Gaur bi milioiko langa gainditu du errefuxiatuen kopuruak, eta ondorengo herrialdeetara ari dira joaten, NBEaren arabera (martxoak 8, 10:30 GMT):

-Polonia: 1.204.403

-Hungaria: 191.348

-Eslovakia: 140.745

-Errusia: 99.300

-Moldavia: 82.762

-Errumania: 82.062

-Bielorrusia: 453

-Gainontzeko herriak: 210.239

Zentsura salatu du Donbassetik informatzen ari den kazetari batek

Anne-Laure Bonnel Frantziako kazetaria Donbassen harrapatu zuen Errusiaren inbasioak. Ordutik, besteak beste, Ukrainako gobernua eta miliziak egiten ari diren erasoen inguruan informatzen ari da kazetaria, eta Facebook eta Instagram sare sozialetan dituen kontuak blokeatzen saiatu direla salatu du.

Pairatzen ari den zentsura salatzeaz gain, Macron Ukrainako gatazkari buruz "gezurrak esaten ari dela" salatu du Bonnelek.

Hemen Anne-Laure Bonnelek plazaratu dituen hainbat gertakari:

Errusiako petroleioa eta gasa inportatzea debekatu dute AEBek eta Erresuma Batuak

Joe Biden AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako petrolioa eta gasa inportatzea debekatuko dutela, eta Boris Johnson Erresuma Batuko presidenteak Bidenen politika jarraitu du, debeku bera ezarriz. Erabaki honekin, Errusiaren ardatz ekonomikoa jo nahi dute bi herrialdeek.

Europako gainontzeko herrialdeek ez dute erabaki bera, eta dirudienez, ez dute hartuko; izan ere, gogor joko luke erabaki horrek Europako ekonomian, nahiz eta gerraren kalte ekonomikoa nabaritzen ari den jada: gas naturalaren, argindarraren eta hidrokarburoen prezioak gehiengo historikoetan daude.

 

Gutxinaka bada ere, aurrera doa zibilen ebakuazioa

Azken hiru egunetan huts egin dute biztanleria zibila Ukrainako leku gatazkatsuenetatik ebakuatzeko operazioek; gaur ere su-etenak adostu eta korridore humanitarioak ireki dituzte, eta, dirudienez, errespetatzen ari dira oraingo honetan.

Sumi eta Irpin hirietako biztanle askok lortu dute bertatik alde egitea, baina Oleski Kulebak, Kiev eskualdeko gobernatzaileak, adierazi du ilunabarrean ebakuazioa geldituko dutela. Hala ere, Mariupoleko korridore humanitarioak beste behin huts egin du. Laugarren aldiz, Ukrainako gobernuak Errusiari bota dio errua, eta alderantziz. 

Zelenski: "NATOn sartzearen inguruan, aspaldi hoztu nintzen; Donbassen eta Krimearen etorkizunaren inguruan eztabaidatu dezakegu"

Zelenskik AEBetako ABC News hedabideari adierazi dio "aspaldi hoztu zela Ukraina NATOn sartzearen ideiarekin". Bestalde, Donbassen eta Krimearen etorkizunaren inguruan Errusiarekin eztabaidatzeko prest dagoela adierazi du: "Lurralde hauek nola biziko diren eztabaidatu dezakegu, baita konpromiso batzuetara heldu ere".

Esteka honetan irakurri dezakezu albiste osoa.

Ukrainako errefuxiatuen arreta, aterpea eta asiloa koordinatzeko zentroa ireki dute Nafarroan

Gatazkaren ondorioz Nafarroara iristen diren ukrainarren arreta koordinatzeko zentroa ireki du Iruñean Nafarroako Gobernuak. Asmoa da aterpearekin, asilo eskaerarekin eta dituzten gainerako premiekin laguntzea. “Nafarroak gure lurraldera datozen ukrainar guztiak hartuko ditu, kopurua edozein dela ere”, azpimarratu du Migrazio Politika kontseilariak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-04-28 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude