Zelenski Ukrainako presidenteak hainbat gairen inguruan hitz egin du ABC News AEBetako katearekin. Elkarrizketa honetan, presidenteak adierazi du Ukraina NATOn sartzearen ideia aspaldi utzi zuela atzean: "Ulertu genuen NATO ez zegoela prest Ukraina onartzeko. Aliantzak beldurra die gauza eztabaidatsuei, baita Errusiarekin zuzeneko konfrontazio bat izateari ere".
Bestalde, Zelenskik adierazi du prest dagoela Errusiarekin Donbassen eta Krimearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko: "Lurralde hauek nola biziko diren eztabaidatu dezakegu, baita konpromiso batera iritsi ere".
Lotura honetan atzo Ukrainako gerrak utzi zituen albiste nagusiak jarraitu ditzazkezu.