Ehunka bertso idatziren egile izan zen, baina, bere garaiko emakume gehienen gisan, plaza publikoan gutxi aritu zen.
Luzia Goñi Aizarotzen jaio zen, Basaburuan, 1928an. Oso gaztetatik hasi zen lanean, eta hainbat ofiziotan jardun zuen; berak esaten zuenez, "zorigaitz asko” bizi izan zituen. Etxekoengandik jaso ez arren, txikitatik izan zuen bertsoekiko zaletasuna: gaztea zelarik Errenteriako Retegi tabernan lan egin zuen, eta hara kantatzera joaten ziren bertsolariak entzunda zaletu zen. Gaur egun, Tirapun bizi zen.
Ehunka bertso idatzi zituen, eta batzuk baita kantatu ere, baina, bere garaiko emakume gehienen gisan, ez zen apenas atera plaza publikora. Inoiz ez zen aritu bat-batean, baina bere bertso idatziak, bai, zenbaitetan jendaurrean kantatu zituen. Edonola ere, aitzindari izan zen, eta uzta oparoa utzi zuen bertso idatzietan.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2017an egin zion aitortza, urte hartako Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Julio Sotori, txapela jartzeko aukera emanez, Anaitasuna kiroldegian. Iaz, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berdintasun Alorrak Nafarroako hamalau emakumek euskararen alde eginiko lana azaleratzeko erakusketa antolatu zuen, Kondestablearen jauregian, eta haien artean zen Luzia Goñi.
Igandean zendu zen, Tirapuko bere etxean, 91 urterekin. Eta, igandean bertan, Eitb-k hari berriki egindako elkarrizketa bat eman zuen Hitzetik Hortzera saioan.
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]