Martxoaren 5ean Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien (MST) mugimenduko 1.000 emakume eukalipto transgenikoa produzitzen duen Futura Gene enpresara sartu ziren. Landareak suntsitu zituzten, “genetikoki eraldatutako laboreen arriskua” salatzeko asmoz.
Eukalipto transgenikoen bitartez ezti ekoizpena %20 handitu ahalko dela uste dute enpresan.
Suntsitutako landareak kantzerigenoak direla argudiatu du MSTk; enpresak, aldiz, kontrakoa dio. Eukalipto transgenikoak ingurunerako eta osasunerako kaltegarriak izateaz aparte, “enpresa honen jardunak Brasilgo erlezainei kalte sozioekonomikoak eragingo dizkiela” uste dute.
Futura Gene-ra sartu ziren emakumeei jabetza pribatuaren aurkako kalteak egotzi dizkiete.
Aldi berean, egun horretan baimendu nahi zuen eukalipto transgenikoa Brasilgo Biosegurtasun Nazionaleko Komisio Teknikoak (CTNBio). Horri erantzunez, Via Campesina taldeko 300 nekazari ustekabean sartu ziren erakunde horren bilerara eta eten egin zuten. Apirilean berrekingo dio batzarrari CTNBio-k.