Zortzi arto transgeniko barietate gehiago saltzeko baimena eman du Espainiak

  • Hazi hauek saltzeko zorroetan eta katalogoetan esaldi hau adierazi beharko dute: "Genetikoki eraldatutako barietatea". Apirilaren 9tik dute hauek saltzeko baimena. 2019an arto transgenikoz 8.000 hektarea erein ziren Nafarroan.


2020ko maiatzaren 20an - 07:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 8ko Espainiako Buletin Ofizialak argitaratua du zehazki zein arto transgeniko mota gehiago sartu dituzten Barietate Komertzialen Erregistroan, Espainiako Nekazaritza sailak baimena emanik. Denak dira Monsantoren jabetzako MON 810 lineakoak. Komertzializatzeko baimenak dakar praktikan ereiteko baimena ematea.

2019an arto transgenikoz X hektarea erein ziren Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera, Nafarroan 8.253 hektareatan erein zuten MON 810 motako artoa 2019an. EAE ez da ageri taula horretan.

Espainia artaburu transgenikotan txapeldun

Espainiako estatua lehena izan da Europan arto transgenikoak komertzializatzen. 1998an bt-176 motako bi barietate sartu zituen Barietate Komertzialen Erregistroan, beste herrialde batzuetan, esaterako Austrian, debekatua zen garaian, osasunean eta ingurumenean zituen arriskuengatik.

2003an beste bt-176 motako bi barietate sartu zituzten, eta lehen aldiz MON 810 motako lehenak. 2005ean bt-176 motako arto guztiak erretiratu zituen Espainiak, Europako Elikadura Segurtasunerako Agentziak aholkatuta, osasunean zituen kalteengatik. Baina MON 810 motakoak gehituz joan da etengabe.

Europan 2005 arte ez zen egon beste herrialderik transgenikoak erein zituenik. 2016an MON 810 motako transgenikoak ereitea galerazi zuten Europako 21 herrialde hauek: Valonia, Bulgaria, Danimarka, Alemania (ikerketarako soilik baimendua), Grezia, Frantzia, Kroazia, Italia, Zipre, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Hungaria, Malta, Herbehereak, Austria, Polonia, Eslovenia, Ipar Irlanda, Eskozia eta Gales. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Net Hurbil: Argentinako Panpa soja transgenikoak eta pozoiak ito dute
Zer gertatuko da herrialde bateko nekazari gehienek labore trasngeniko baten aldeko apustua egiten badute? Jadanik ez da ariketa teorikoa, galderak erantzuna Argentinan dauka: epe laburreko miraria luzera arazo handiagoen iturri bihurtzen da. Argentinan mirariak zazpi urteko... [+]

Net Hurbil: Kantzerrean aditu nagusia erosita zeukan industriak
Abenduaren 8an Sara Boseley kazetariak Britainia Handiko The Guardian egunkariak plazaratu duena historiako orrietan iltzatuta geratuko da. Hona kronikaren hasiera: «Munduan famatua den zientzialari britainiar batek ez zuen aitortu hogei urte baino gehiagoz korporazio kimiko... [+]

Paul Nicholson: Iraultza, baserrietatik. Nekazarien eta herritarren arteko aliantzaren bila
Paul Nicholson (Londres, 1947) gizon ederra da, handia. Lider baten gorpuzkera dauka. Begitarte argia du eta patxadaz mintzo da, Bizkaiko Ispasterreko euskaraz garbi. Globalean dabil: Jasser Arafat setiatuaren ondoan egon zen, babesa ematera joandakoekin; abenduan Hong-Kong-en... [+]

Gilles-Eric Séralini, transgenikoen ikerle erasotua

Sinadura bilketa dabil sarean zientzialari frantses ospetsu bati ikerlanean bakean jarraitzen utz diezaiotela eskatzeko. Europan pixkanaka zabalduz doazen Genetikoki Eraldatutako Organismo (GEO) edo transgenikoek dakartzaten arriskuak aztertu... eta salatu egiten... [+]


2021-04-30 | ARGIA
Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek
MULTIMEDIA - Net Hurbil

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


2019-05-17 | Amaia Fernández
LGBTfobiaren aurkako nazioarte eguna
MULTIMEDIA - erreportajea

Gaur, Donostian kalera aterako dira, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean.


2019-05-03 | Garazi Zabaleta
Jose Ramon Olarieta Alberdi
"Hazien merkatua kontrolatzea da transgenikoen azken helburua"

Ingeniaritza agronomoan doktoratua eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea da Jose Ramon Olarieta Alberdi, baita Som lo que Sembrem elkarte katalaneko kide ere.  Transgenikoen inguruan liburua argitaratu zuen iaz: Transgenikoak, benetan dira seguruak eta beharrezkoak?... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Fabian Tomasi hil da, agrotoxikoen eta transgenikoen kontrako borrokan erreferentea

Soja laborantzara bideratutako nekazaritza estentsibo landa batean egin zuen lan Tomasik. Landa gunea fumigatzeko erabiltzen ziren agrotoxikoek eragindako gaixotasunaren ondorioz hil da.


Monsanto erosteko baimena eman dio Bayerri Bruselak

Sinadura bilketari eta herritarren protestei entzungor eginez, Europar Batasunak baimena eman dio Bayerri Monsanto erosteko. Horrela, hazi eta ongarri kimikoen munduko enpresa handiena bilakatuko da.


2018-03-01 | Miren Osa Galdona
Milioi bat lagunek Monsantoren eta Bayerren arteko hitzarmena etetea eskatu diote Europako Batzordeari

Laborantza-industrian egin den inoizko akordiorik handiena gelditzeko eskatu diote milioi bat lagunek Europari: Monsanto eta Bayer enpresek indarrak batuko dituzte galarazi ezean. Hazi transgenikoen eta industria farmazeutikoaren arteko lotura 2016tik datorren arren, azken... [+]


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude