Milioi bat lagunek Monsantoren eta Bayerren arteko hitzarmena etetea eskatu diote Europako Batzordeari

  • Laborantza-industrian egin den inoizko akordiorik handiena gelditzeko eskatu diote milioi bat lagunek Europari: Monsanto eta Bayer enpresek indarrak batuko dituzte galarazi ezean. Hazi transgenikoen eta industria farmazeutikoaren arteko lotura 2016tik datorren arren, azken urteotan sortu du zalaparta handiena.


2018ko martxoaren 01ean - 11:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Saltok jaso duenez, YouGob taldeak egin duen inkesta berri batek jarri du auzia mahai gainean. Alemania, Danimarka, Frantzia eta Espainiako herritarrei bi potentzien arteko hitzarmenari buruz galdegin die. Espainiar Estatuko datuak adibide gisa hartuta, galdeketan parte hartu dutenen %69k uste du kezkagarria dela Monsanto-Bayer fusioa eta Europak esku hartu beharko lukeela.  Apirilaren 5ean da Europa erabakia hartzekoa.

Plataforma digital bidezko sinadura bilketak jada milioi bat atxikimendu lortu ditu. Pestizidek erleen hilketa areagotu dezaketela eta herritarren elikaduran ondorio kaltegarriak izan ditzakeela nabarmendu du SumOfUs erakundeak. “Glisofato toxiko gehiago egongo dira gure plateretan Monsanto eta Bayer batzen badira. Hau da, gure osasunarentzat txarrak diren substantzia gehiago irentsiko ditugu. Gainera, gure janariaren gaineko kontrol korporatiboa jasanezina bihurtuko da”. Gizarte zibileko 200 erakundeek ere aldarrikapena babestu dute. Bi potentzien arteko loturak nekazaritzan onurak baino arazo gehiago sortuko dituela azaldu dute eskutitz batean.

Enpresok dituzten politikak osasunarentzat kaltegarriak direnez, ongizatearen baitakoak dira arrangura gehien sortzen dituzten arloak. Hala nola, nekazariek euren lurren gain duten erabakitzeko gaitasuna galtzea, ingurumenean sor ditzakeen kalteak, igorritako pestizida kopurua eta kontsumitzaileen askatasuna murriztea.

Europako Batzordeak hitzarmena baimenduko balu, nekazaritzaren sektorean ohikoa bilakatzen ari den ildo bat sendotuko litzatekeela salatu dute hainbat erakundek, dakartzan ondorio guztiak aintzat hartuta. Izan ere, jada 60ko hamarkadan, bi potentzien arteko batasunak kalte larriak eragin zituen. Mobay Chemical Corporation enpresa AEBetako Defentsa Sailak kudeatzen zuen eta bertan ekoizten zuten gas kimiko bat erabiliz 400.000 lagun hil zituzten Vietnamgo gerran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Net Hurbil: Argentinako Panpa soja transgenikoak eta pozoiak ito dute
Zer gertatuko da herrialde bateko nekazari gehienek labore trasngeniko baten aldeko apustua egiten badute? Jadanik ez da ariketa teorikoa, galderak erantzuna Argentinan dauka: epe laburreko miraria luzera arazo handiagoen iturri bihurtzen da. Argentinan mirariak zazpi urteko... [+]

Net Hurbil: Kantzerrean aditu nagusia erosita zeukan industriak
Abenduaren 8an Sara Boseley kazetariak Britainia Handiko The Guardian egunkariak plazaratu duena historiako orrietan iltzatuta geratuko da. Hona kronikaren hasiera: «Munduan famatua den zientzialari britainiar batek ez zuen aitortu hogei urte baino gehiagoz korporazio kimiko... [+]

Paul Nicholson: Iraultza, baserrietatik. Nekazarien eta herritarren arteko aliantzaren bila
Paul Nicholson (Londres, 1947) gizon ederra da, handia. Lider baten gorpuzkera dauka. Begitarte argia du eta patxadaz mintzo da, Bizkaiko Ispasterreko euskaraz garbi. Globalean dabil: Jasser Arafat setiatuaren ondoan egon zen, babesa ematera joandakoekin; abenduan Hong-Kong-en... [+]

Gilles-Eric Séralini, transgenikoen ikerle erasotua

Sinadura bilketa dabil sarean zientzialari frantses ospetsu bati ikerlanean bakean jarraitzen utz diezaiotela eskatzeko. Europan pixkanaka zabalduz doazen Genetikoki Eraldatutako Organismo (GEO) edo transgenikoek dakartzaten arriskuak aztertu... eta salatu egiten... [+]


2021-04-30 | ARGIA
Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek
MULTIMEDIA - Net Hurbil

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Zortzi arto transgeniko barietate gehiago saltzeko baimena eman du Espainiak

Hazi hauek saltzeko zorroetan eta katalogoetan esaldi hau adierazi beharko dute: "Genetikoki eraldatutako barietatea". Apirilaren 9tik dute hauek saltzeko baimena. 2019an arto transgenikoz 8.000 hektarea erein ziren Nafarroan.


2019-05-17 | Amaia Fernández
LGBTfobiaren aurkako nazioarte eguna
MULTIMEDIA - erreportajea

Gaur, Donostian kalera aterako dira, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean.


2019-05-03 | Garazi Zabaleta
Jose Ramon Olarieta Alberdi
"Hazien merkatua kontrolatzea da transgenikoen azken helburua"

Ingeniaritza agronomoan doktoratua eta Lleidako Unibertsitateko irakaslea da Jose Ramon Olarieta Alberdi, baita Som lo que Sembrem elkarte katalaneko kide ere.  Transgenikoen inguruan liburua argitaratu zuen iaz: Transgenikoak, benetan dira seguruak eta beharrezkoak?... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Fabian Tomasi hil da, agrotoxikoen eta transgenikoen kontrako borrokan erreferentea

Soja laborantzara bideratutako nekazaritza estentsibo landa batean egin zuen lan Tomasik. Landa gunea fumigatzeko erabiltzen ziren agrotoxikoek eragindako gaixotasunaren ondorioz hil da.


Monsanto erosteko baimena eman dio Bayerri Bruselak

Sinadura bilketari eta herritarren protestei entzungor eginez, Europar Batasunak baimena eman dio Bayerri Monsanto erosteko. Horrela, hazi eta ongarri kimikoen munduko enpresa handiena bilakatuko da.


2018-03-01 | Miren Osa Galdona
Milioi bat lagunek Monsantoren eta Bayerren arteko hitzarmena etetea eskatu diote Europako Batzordeari

Laborantza-industrian egin den inoizko akordiorik handiena gelditzeko eskatu diote milioi bat lagunek Europari: Monsanto eta Bayer enpresek indarrak batuko dituzte galarazi ezean. Hazi transgenikoen eta industria farmazeutikoaren arteko lotura 2016tik datorren arren, azken... [+]


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude