Monsanto erosteko baimena eman dio Bayerri Bruselak

  • Sinadura bilketari eta herritarren protestei entzungor eginez, Europar Batasunak baimena eman dio Bayerri Monsanto erosteko. Horrela, hazi eta ongarri kimikoen munduko enpresa handiena bilakatuko da.


2018ko martxoaren 22an - 11:14
Arg: Slowfood
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alabaina, baldintzapeko baimena eman du Bruselak. Bayerrek agindutako desinbertsioak egin beharko ditu lehenik, eta ondoren sektoreko lehiakide kopuruari eutsi beharko dio. Lehia gutxitzeko, hazien eta fitosanitarioen negozioa BASF lehiakideari salduko dio.

Hazien negozioa

Carro de Combate atariak irakurgai jarri du Monsantoren inguruko ikerketa, eta bertan multinazionalak produktu transgenikoak merkaturatzeko bidea nola egin duen azaldu du.

Mendez mende, nekazariek ekoiztutako hazi batzuk gordetzen zituzten, itxura onena zeukatenak, hurrengo uzta landatzeko. Jardunbide hau errotik aldatu zen 80. hamarkadaz geroztik, AEBetako Auzitegi Gorenak esan zuenean organismo biziak ere patentagarriak direla.

Hamarkada bat lehenago, Monsantok glifosatoa deskubritu zuen: hain belar-pozoi indartsua zen, ezen belar txarrez gain uzta guztia suntsitzen baitzuen maiz. Orduan, belar-pozoi hori jasan zezaketen elikagaiak sortzen hasi zen Monsanto, eta jangai transgenikoak merkaturatzen hasi zen.

Geroztik, sektoreko multinazionalek transgenikoei mesede egiten dieten legeak inposatzea lortu dute, Begetalen Lorpenerako Babeserako Nazioarteko Batasunaren (UPOV) bitartez.

Carro de Combateren ikerketaren arabera, hazien nazioarteko negozioak 6.276 milioi dolar mugitu zituen orain hiru urte, eta aurten zifra bikoiztuko zela aurreikusi zuten.

 

 


Transgenikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.