Lurralde Elkargoaren aldeko ahotsak Parisen entzunak izateko deia

  • Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren aldeko Koordinazioak deituta, manifestazioa egingo da ekainaren 1ean Baionan, 17:00etan Laugatik abiatuta. Herritarren babesa azaleratu eta aldarrikapena Parisen entzuna izatea desio dute antolatzaileek.


2013ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Manifestazioa deitu duten eragileak (Argazkia: Kazeta.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Oraindik formalki erantzunik eman ez badigu ere, Paris beha daukagu", adierazi du Garapen Kontseiluko buru Jean-Baptiste Etchetok.

"Gure lurraldea gobernatzeko adostu dugun proposamena oso landua da, berritzailea eta asmo handikoa", gaineratu du Hautetsien Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek: "Patxadaz baina ausarki, Errepublikaren baitan herri honek gure proiektua babesten duela islatu behar dugu".

Lurralde Elkargoaren inguruan lortu den adostasuna historikoa dela ere nabarmendu dute, Estatuan beste inon lortu ez dena.

Manifestazioa amaitzean Koordinazioko kideak Parisera joango dira Frantziako Gobernuko ordezkariekin biltzera.

"Lurralde kolektibo bat" bideo sorta, Kanaldude herri telebistan:

Kanaldude herri telebistak zortzi lagun elkarrizketatu ditu, hainbat sektoretan Lurralde Elkargoak ekarriko lituzkeen aurrerapausoen  inguruan. Hauek dira "Lurralde kolektibo bat..." sortako bideoak: Turismo orekatu bat sustengatzeko, Euskara garatzeko, Laborantza iraunkor baten alde, Ekonomia eta enplegua sustengatzeko, Garraio publikoen alde, Kultura garatzeko, Etxebizitza politika eraginkor baten alde eta Mugaz gainiko harremanak garatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baiona
2025eko urriaren 16
Linguae Vasconum Primitiae
Jalgi hadi mundura... eta hator etxera

2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude