Lurra eta porlana aurrez aurre Getxoko "erresistentzia kanpaldian"

  • Getxoko Andra Mari auzoko Ibarbengoa metro geltokiaren alboan aparkalekua eraiki egin nahi du Eusko Jaurlaritzak eta 2011ko irailetik hona lanean ari den baratze komunitarioa deuseztuko luke. Proiektuak egun barazkiak dauden lekura "porlana eta espekulazioa ekarriko dituela salatzeko erresistentzia kanpaldia" antolatu dute irailaren 1etik aurrera.


2014ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Tosuko baratze komunitarioak (ukberri.net)

Herriko gazteek kudeaturiko Tosuko baratze komunitarioan parte hartzen ari diren kideek proiektuari buruzko iritzia plazaratu dute bideo honen bitartez:

Martxan ez dagoen metro geltokiarentzat aparkalekua

Orain dela lau urte bukatu zuten Berango eta Getxo artean dagoen Ibarbengoako metro geltokia, nahiz eta oraindik ez dagoen erabilgarri segurtasun arrazoiengatik. 45 milioi euroko gastua izan zuen geltokiak eta Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2015eko hasieran irekiko da. Geltoki ondoko disuasio-aparkalekua eraiki behar dute lehenago. Parkingak hiru solairu izango ditu, horietako bi lur-azpian, 300 autorentzat lekua emateko. 6 milioi euroko kostua izango duela aurrikusi du Euskal Trenbide Sareak. Berangon eta Leioan horren moduko beste bi parking eraikita badaude ere, Bilbora edo Getxora joateko asmoa dutenak autoz ez sartzea dela helburua diote obraren bultzatzaileek.

Aurrekariak: 8.000 etxebizitza

2007an, EAJko Iñaki Zarraoa alkate zelarik, Getxoko Udal Gobernuak Andra Mari auzoan 8.000 etxebizitza eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen. Herritarren aurkakotasuna eta krisi ekonomikoak eraginda proiektu hori bertan behera gertatu zen. Zenbait auzokidek parkingaren egungo obrari bestelako helburua ikusi diote: atzetik etor litezkeen bestelako azpiegituren aurrekaria izatea. Haien iritziz, "Getxon espekulaziorako geratzen diren lur eremu bakarrak Andra Marin daude eta aurreko legealdietan egin gabe geratu ziren asmoen bidean lehen harria jartzea izango litzateke aparkalekua".

Bestetik, talde ekologistek salatu dute proiektuak ingurumenean sortuko lukeen kalteari buruzko txostenik ez dagoela. Obra horrek inguruko akuiferoak kaltetu eta uraren bideak aldarazi ditzakeela beldur dira. Egun Getxok duen zonalderik berdeenetakoa da Andra Mari auzoa, batzuek "Getxoko birikia" deitzen diotena. Getxo Udal Gobernuak ez du bere burua azalpenak ematera beharturik ikusi haien iritziaren arabera Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta eskumena delako.

Tosun 2011n antolatutako beste ekimen baten argazkia.(Ukberri.net)

Erresistentzia kanpaldia

Gazteek landa hori okupatu eta baratza sortu zutenean, argi zeukaten aparkalekuaren moduko proiektuentzako oztopo izan nahi zutela. Getxoko Hirigintza Antolaketa Plan Orokorrak (HAPO) Andra Mari auzoa, betidanik nekazaritzari lotua izan dena, urbanizatu ez dezan. Asmo berarekin antolatu dute orain kanpaldia Uribe Kostako Proiektu Txikitzaileen Aurkako Asanbladak: autogestioaz eta proiektu txikitzaileen aurkako erresistentziaz gehiago ikasteko gune gisa. Tailer, mahai-inguru, bertso-afari eta kontzertuez osatutako bi asteko egitaraua antolatu dute, momentuz. Eta Tosura kanping dendarekin hurbiltzeko deia luzatu dute "porlanaren gainetik nekazaritza defendatuz, datozen belaunaldiek duela 50 urteko Getxoko argazki bat ezagutu dezaten”.

Tosuko kanpaldiko lagunek prestatu duten irratietarako soinu-dei umoretsua:

Kanpaldiaren 2 asteko egitaraua:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tosuko borroka
Getxoko Ibarbengoako aparkalekuaren "porrota" azpimarratu du GuNe kolektiboak

Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]


Getxoko Ibarbengoako aparkalekua bezalako "makroproiektuei" aurre egiteko borrokan segituko dutela iragarri dute

Hiru urteko obren ondoren, ekainaren 15ean inauguratu zen Getxoko Ibarbengoako aparkalekura bizikleta-martxa egin zuten 60 pertsona inguruk, GuNe kolektiboak deituta. Protestaldi horretan, kotxeari begirako planak ez diren alternatibak egon badaudela aldarrikatu gura izan zuten,... [+]


"Tosuren Itxialdi Jaia" egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.


2019-08-13 | Topatu.eus
Tosuko borroka gogoratu dute Algortan

Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.


2018-09-04 | Hiruka .eus
"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]


Eguneraketa berriak daude