AEB

Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

  • Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.

Luigi Mangione atxilotu zuten UnitedHealthcareko CEO Brian Thompsonen hilketaren harira.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 3an - 08:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AEBetako fiskal nagusi Pam Bondik hedabideei adierazi dienez, UnitedHealthcare aseguru etxe pribatuko CEO Brian Thompson tirokatu eta hiltzeagatik Luigi Mangionerentzat heriotza-zigorra eskatuko du. Bondik esan du erasoa "indarkeria politikoko ekintza" izan zela, "aurrez pentsatua" eta "odol hotzean" egindako hilketa izan zela.

"Arretaz aztertu ondoren, kasu honetan heriotza-zigorra eskatzeko agindu diet fiskal federalei, Trump presidentearen agendako parte gisa, indarkeriazko delituak gelditzeko eta AEBak berriro seguru bilakatzeko", argudiatu du fiskal nagusiak.

Manhattan barrutiko fiskalak, Alvin Braggek, Mangioneri bigarren mailako beste bi hilketa leporatu dizkio, baita faltsutzea eta armak legez kanpo edukitzea ere. 26 urteko akusatuak 20 urteko espetxe-zigorra izango luke lehen graduko hilketagatik, eta bigarren graduko karguak hamabost urte arteko espetxe-zigorra ekarriko luke.

 

 


Irakurri gehiago: AEB Nazioartea Amerika
AEB kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Berriketa gutxi
Thank you

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.