Lorentxa Guimon aske utzi dute

  • Lorentxa Guimon preso politikoa Roazhongo (Rennes) espetxetik askatu dute. Baldintzapeko askatasunean atera da kalera Angeluko presoa, Parisko Dei Auzitegiak otsailaren 25ean emandako ebazpenak agindu bezala.


2016ko martxoaren 01ean - 09:58
Lorentxa Guimon, espetxetik irtendakoan (Arg.: @txuriya).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Guimoni Crohn gaitza diganostikatu zioten 1991n, eta hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute hori dela eta; azken hilabateetanm hiru aldiz. Asteotan haren askapena eskatzeko mobilizazio ugari egin da. Urtarrilaren 14an behin-behineko askatasuna ukatu zioten, baina azkenik, otsailaren 25ean,espetxetik ateratzeko agindua eman zuten. Guimonen gaitzak ez du sendabiderik, eta fase okerrenean dqgo. Hartara, epaileek ebatzi dute lapurtar presoak behar duen tratamendua ez dela bateragarria espetxeko bizimoduarekin. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude