ARGIA.eus

2020ko irailaren 30a

Jakinek zuzendaritza berria aurkeztu du, Lorea Agirre buru

  • Lorea Agirre izango da Jakin aldizkariko zuzendari berria. Hernaniko Orona Ideo Berrikuntza Gunean egin duten aurkezpenean, 14 pertsonako zuzendaritza berria publiko egin dute. Joan Mari Torrealdaik "etenik gabeko erreleboa" ematearen garrantzia azpimarratu du.

ARGIA @argia
2014ko maiatzaren 16a
Zuzendaritza talde berria (Arg: Argazki Press / Jon Urbe)

Orain 58 urte sortu zen aldizkarian belaunaldi aldaketa egingo dute. Ondorengoak ariko dira proiektua zuzentzen: Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteagak. Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakari izango da, eta Xabier Eizagirre erredaktore buruz.

Hiru aldaketa nagusi izango ditu proiektuak. Batetik, Jakin Fundazioa sortzea eta orain arteko materiala bertan jasotzea. Bigarrenik, webgunea indartzea. "Bizirik eta gaurkoturik mantenduko bagara, analogikoaren kadentzia edo maiztasuna geldoegi geratu zaigu". Eta hirugarrenik, proiektua gidatuko duen talde berria eratzea.

Informazio gehiago:

Berrian Juan Luiz Zabalak egindako elkarrizketa Joan Mari Torrealdairekin: "Poztekoa da herentzia hain esku onetan uztea, krisirik eta etenik gabe"

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskarazko hedabideak  |  Euskalgintza  |  Getxo

Euskarazko hedabideak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude