Loraldia 2021, "Sormenari zor", kulturarako 20 egun Bilbon

  • Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa asteartean hasi da, martxoak 9, eta hilaren 28a bitartean ospatuko da. Bilboko euskarazko kulturaren jaialdiaren edizio honetako lema Sormenari zor da. 19 egunez, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dituzte. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. 

Martxoaren 13an eskainiko du Elirale Dantza konpainiak O! izeneko lana Azkuna Zentroan. Argazkia: Loraldia
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 10an - 10:46

Aurreko urteetan bezala, aurten ere askotariko diziplina eta formatuak: Antzerkia, dantza, musika, literatura, zinema, artea eta bertsolaritza presente izango dira. Berrikuntza moduan, edizio honetan rol jokoak eta kabareta ere gehitu dira programara.

Jaialdiko ikuskizunek edukiera mugatua izango dute aurten halabeharrez. Ahal den neurrian konpentsatzeko, bi ikuskizun berezi esperientzia digital bezala antolatu dira, Loraldiaren webgunetik zein EITBrenetik ikusiko dira.

Bata izango da Errimak Bi Oinetan bertso eta dantza ikuskizuna, Haatik Dantza Konpainiak antolatua. Martxoaren 17an 18.30etan Azkuna zentroan eta digitalki. Eta bestea, Bozak musika ikuskizuna, martxoaren 20an Guggenheimen eta sareetan. Olatz Salvador eta Idoia musikariekin, Maddalen Arzallus solasaldiaren aurkezle, eta gonbidatu parea online, Itziar Ituño eta Ane Labaka.

Ondorengo egunetarako egitaraua

Gaur, hilak 10, Haizea Martiartu Markinako saxo jotzaile gazteak gidatutako Folketik Jazzera Ensemble-aren kontzertua izango da Arriaga Antzokian arratsaldeko 19:00etan. Aldapeko, Agate Deuna, Oskorriren Aita-Semeak eta Mikel Laboaren Txoria Txori besteak beste, jazz eremura eramango dituzte bederatzi musikari hauek. 

Martxoaren 11n, Beñat Gaztelumendik, Xabier San Sebastianek, Joserra Senperenak, Quico Pugèsek Xabier Lete omenduko dute Loreak eta zauriak emanaldiaren bidez Arriagan arratsaldeko 19:00etan.

Ostiralean Zetak taldeak Zeinen ederra izango den diskoaren ikuskizuna plazaratuko du Arriagako eszenatokian.

Larunbatean, hilak 13, Euskal dantza: tradizio garaikidea? online mahai-ingurua egingo dute Pantxika Telleriak, Oier Araolazak, Patxi Labordak eta Aiert Beobidek 15:30ean. Egun berean, Elirale dantza konpainiak Pantxika Telleriaren koreografia eskainiko du Azkuna Zentroan 12:30ean eta 18:00etan. Azkenik, 18:30ean, Zura eta hura izeneko argazki-proiekzioa, hitzaldia eta idazleen irakurraldia eskainiko dute Itsas Museoan.

Martxoaren 14an, AztiHitza komikiaren inguruko marrazkiak eta jolasak egingo dituzte Agustin Xaho idazlea omentzeko asmoz. Horrekin batera, irakurketa dramatizatua egingo dute musika eta kantua emanez. Itsas Museoan egingo da 12:30ean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Loraldia
2023-03-19 | Karmelo Landa
IRITZIA
Loratuko da Bilbo

Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri... [+]


2022-03-30 | Uriola.eus
“Handia eta emankorra” izan da zortzigarren Loraldia

Euskal kultura garaikidearen Loraldia jaialdiaren antolatzaileek “balorazio guztiz baikorra” egin dute amaitu berri den aurtengo edizioari buruz. Jarduerak mugarik gabe egin ahal izan dituzte atzera ere, eta festibalak izandako kalitate artistikoa azpimarratu dute.


2019-03-20 | ARGIA
Verdes liburu-dendak euskal kulturari egin zion ekarpena omenduko du Bilboko Loraldiak

Loraldia Festibalak Bilboko Verdes liburudendako azken kudeatzaileei omenaldia eskainiko die martxoaren 24an Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren 5. edizioaren baitan.


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2018-04-15 | Dabi Piedra
Ruperren magia, Ruper gabe

Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunaren kronika. Martxoaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian. Loraldiaren baitako ekitaldia.


Eguneraketa berriak daude