Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri honetan gertatuko da. Loraldia jarioko zaio Bilbori. Bazen garaia! Bada orena!
Martxoan goiz hasi eta udaberria sartua dela jarraituko du loraila aurreratuak hirian, eta 150 sortzaile, artista eta gehiago arituko dira, hamaikatxo egunetan beste horrenbeste proposamen plazaratuz han-hemenka.
Guztiok behar dugu udaberria, eta batez ere euskarak du beharrezko Bilbon. Etorriko da, bada, heldu den astean, nafarrek dioten eran. Nafarroak babestu baitzuen euskararen iraupena Bilbon eta inguruan, harik eta Gaztelako jauntxoek bertoko jauntxoekin senidetu eta Gaztelako hizkuntza berton ere derrigortu zuten arte. Eta horrela dirau, modu anakronikoan derrigortuta Bilbon gaur egun ere. Aspaldi izan baitzen euskara bilbotarren hizkuntza nagusia, eta aspaldikoa baita euskararen aurkako erasoa eta Gaztelakoaren inposaketa gure artean.
Horrela izan bada eta horrelaxe bada gaur egun ere, zer egin behar dugu euskaldunok Bilbon? Euskara loratu, jakina. Hazia erein, loreak landatu, lorategia zaindu. Ez utzi inori lorerik mozten. Eta belar gaiztoak kendu, euskarak bizi-espazioa izan dezan.
Oraingoan betilorea landatuko ote dugu, bada, Bilbon. Horrenbeste lorazainen artean lortuko ote da betirako loratzea euskara berton?
Lorazain ugari bilduko gara Bilbon udaberri honetan. Bernardo eta Ruper datoz anphora bete-betea hautsi eta barruko altxor guztiak barreiatzera; handik gutxitara Gabriel bera, Bilbon dabilena, Ibaizabalen solastuko da eta Otxarkoagan gaztetu. Benitok askatasunari oda egingo dio Arriagan. "Hauxe da despedidea" zioskun Mauriziak, esandakoa jan eta erromeria bizian bizkortuko zaigu Alondegian. Joseba be hurreratu egin baita urrunetik Bilbora oraingoan, eta sortzaile berrien harrobi batean lanera lotu! Hainbeste izango direnez sortzaile berriak loratze honetan…
Neguak, baina, ez du Bilbo abandonatu nahi. Winter is coming aldarria errepikatzen dute neguko injustizia jauregietatik. Arrazoi komertzialak direla medio markatzen dituzte gaintitulu arrotzez gure istoriorik kutunenak. Anbotoko koba bera kartzela betierekotu dute, Marijaiari hirugarren gradua ukatuz. Baina agian alferrik dabiltza, udaberria datorrelako eta Bilbo loratu egingo delako orain arte inoiz ez bezala.
Zalantza piztu da, hala ere, lorazainen artean, ikusi baitugu, lehenago ere, hiria loratzen aldi baterako, ikusi ditugu lorazainak korrika batean kaleetan zehar, baina etorri bezala alde egin dute jarraian, eta berriro ere lehengoan gelditu gara. Ikusi dugu, baita, ahobiziz eta belarriprestez betetzen zirela txokoak, baina egun bateko edo astebeteko loreak ziren horiek ere, eta ondoren ahoak mutu eta belarriak gor ziren berriro.
Oraingoan betilorea landatuko ote dugu, bada, Bilbon. Horrenbeste lorazainen artean lortuko ote da betirako loratzea euskara berton? Zer beharko dugu horretarako? Horiek udaberri bezperetan entzuten diren galderak.
Erreparatu behar diogu gure hiriaren historiari. Lehen zergatik jarri zen euskara galbidean, eta zergatik hedatu zen landare arrotz inbaditzaile gisa Gaztelako berbaroa. Historiak argi erakusten du hori: boterea eskura zuten jauntxoek derrigortu zutelako. Gauzak bere onera itzultzeko, euskara Bilbon eta Euskal Herri osoan landatu eta betiloretu ahal izateko, bertako herritarren boterea eratu behar dugu. Hori bai loraldia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]