Euskal kultura loretan martxoaren 7tik aurrera Bilbon

  • Euskal kulturaren udaberriko hitzordua hastear da Bilbon. 30 emanaldi eta 150 sortzaile baino gehiago bilduko ditu 32 egunetan. “Berritzailea eta bizigarria” egiteko asmoa dute antolatzaileek.  


2017ko otsailaren 28an - 11:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Primaderako Festibalaren III. Edizioa ospatuko da martxoaren 7tik apirilaren 8ra. Egitarau zabala eskaini dute aurten, askotariko ikuskizunekin, horien artean musika, literatura, antzerkia edo bertsolaritza, besteak beste. “Negu eta udaberriaren zubia” izango dela adierazi dute.

Ez dok hiru! Patxo Telleria eta Mikel Martinezen antzerki ikuskizunak irekiko du jaialdia, Arriaga antzokian. Hortik aurrera, hamaika euskal sortzailerekin gozatzeko aukera izango dute kultura zaleek: Izaro, Kirmen Uribe, Miren Amuriza, Xabi Solano, Kattalin Miner eta beste asko. Mikel Urdangarin eta bere bandaren Eskutik Eskura emanaldiarekin amaituko da, Campos antzokian.

Berrikuntzak dakartza aurtengo Loraldiak. Jaialdiaren laguntzailea izateko aukera eskaini dute, Lorazainaren figurarekin. Loraldiaren atarian izena ematen dutenekin komunitate bat egingo dute. Loraldia Eskola izeneko proiektua ere martxan jarri dute: 10 eta 11 urteko 106 ikasle ikuskizun bat prestatzen aritu dira hogeita bi astez luzatu den ikastaroan. Emaitza festibalean aurkeztuko dute.

Honekin guztiarekin “euskal kultura modernoaren striptease” bat egiteko asmoa dute Loraldiaren antolatzaileek, “emozio festa bat”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.