“Handia eta emankorra” izan da zortzigarren Loraldia

  • Euskal kultura garaikidearen Loraldia jaialdiaren antolatzaileek “balorazio guztiz baikorra” egin dute amaitu berri den aurtengo edizioari buruz. Jarduerak mugarik gabe egin ahal izan dituzte atzera ere, eta festibalak izandako kalitate artistikoa azpimarratu dute.

J Martina talde larrabetzuarrak Loraldia Terminalaren baitan emandako kontzertua (Argazkia: Loraldia Kultur Elkartea)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 30an - 09:27

“Bilbo euskarazko kultur sorkuntzaren gune eta hiriburu bihurtu da hiru astez”, adierazi du Loraldia Kultur Elkarteak festibalaren 8. edizioari buruz egindako balorazioan. Pandemiak iazko edizioa baldintzatu bazuen ere, aurten aretoetako edukierak berreskuratu dituzte eta murrizketa barik eraman ahal izan dituzte aurrera egitarauan bildutakoak. Bada, ikusleen erantzuna ere ona izan omen da, eta pozik daude antolatzaileak; izan ere, 5.300 lagun baino gehiago bildu ditu jaialdiak, eta aretoen betetze maila %84,5ekoa izan da. Gainera, festibalaren lagunen komunitatea osatzen duten lorezainak aurreko edizioan baino 166 gehiago izan dira; guztira, 1951.

Aurtengo edizioan ere euskal kulturaren baitako izen handiak egon dira presente, hala nola Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Uxue Alberdi, Amaia Lasa… eta beste asko. 112 artistak hartu dute parte denetara, eta guztien lanari esker “une gogoangarriak” utzi ditu zortzigarren edizioak, Pott bandako kideak berriz elkartzearena kasu.

Gazteei zuzendutako ildoaren baitan Loraldia Terminala egitasmoa ere nabarmendu du Loraldia Kultur Elkarteak: “Euskal sortzaile gazteen harrobia sortu da”.

“Zerua jo dugu”

Halaxe adierazi du antolaketa taldeak. Izan ere, egitarauaren kalitateaz gain, kultur festibal batetik harago doan egitasmoa dela nabarmendu dute. Hala, giza konpromisoa edota sorkuntzarako eta elkartrukerako topalekua izan da aurtengoa ere.

Giza konpromisoari dagokionez, kultura “basakeriari aurre egiteko arma” gisa plazaratu dute Loraldiko hainbat ikuskizunek. Horren adibide dugu Migratzaileak dantza ikuskizuna, Aukeran konpainiak taularatua, eta egungo gizarte arazo bati aurrez aurre begiratzeko beta eman duena.

Bestalde, gogorarazi behar da Loraldia jaialdiaren baitan urtero kultur ekoizpen berri bat sortzen dela. Aurtengoa Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan diziplina anitzeko ikuskizuna izan da, Getari Etxegaraik zuzendua eta euskal argazkilari aitzindariaren figura nabarmendu duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Loraldia
2023-03-19 | Karmelo Landa
IRITZIA
Loratuko da Bilbo

Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri... [+]


2021-03-10 | Sustatu
Loraldia 2021, "Sormenari zor", kulturarako 20 egun Bilbon

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa asteartean hasi da, martxoak 9, eta hilaren 28a bitartean ospatuko da. Bilboko euskarazko kulturaren jaialdiaren edizio honetako lema Sormenari zor da. 19 egunez, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak... [+]


2019-03-20 | ARGIA
Verdes liburu-dendak euskal kulturari egin zion ekarpena omenduko du Bilboko Loraldiak

Loraldia Festibalak Bilboko Verdes liburudendako azken kudeatzaileei omenaldia eskainiko die martxoaren 24an Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren 5. edizioaren baitan.


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2018-04-15 | Dabi Piedra
Ruperren magia, Ruper gabe

Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunaren kronika. Martxoaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian. Loraldiaren baitako ekitaldia.


Eguneraketa berriak daude