Lokarrik bere ibilbidea amaitutzat emango du 2015ean

  • Lokarri herritarren sareak bere ibilbidea amaitutzat ematen duela iragarri du. Paul Rios koordinatzaile orokorrak eman du albistea.


2014ko urriaren 9an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lokarriko kideak Foro Sozialarekin lotutako prentsaurreko batean (argazkia: EITB).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko sarea 2006an jarri zen martxan Elkarriren lekukoa hartuz.

Azken zortzi urteotan Euskal Herrian bakea sustatzeko egin diren urratsetan zeresan handia izan du, besteak beste Aieteko Adierazpena eta Bake Prozesua sustatzeko Foro Soziala antolatzen.

Riosek adierazi duenaren arabera, 2015eko martxoan bukatuko da Lokarriren ibilbidea. Kideen artean eztabaida egin ondoren etorri da erabakia.

Hainbat arrazoik bultzatu dute horretara. EITBren webgunean irakur daitekeenez, besteak beste, Lokarrik bere zikloa bete duela eta bake prozesua atzeraezina dela, astiro bada ere prozesua aurrera doalako.


Euskal bake prozesua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.