Logroño-Castejon proiektua aldarrikatu dute Tafallan tren sozialaren aldekoek

  • Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Tren sozialaren alde egiteko hamarnaka lagun bildu ziren igande honetan Tafallako tren geltokian. Egungo prestazio handiko tren proiektuarekin Tafallako eskualdea tren geltokirik gabe geratuko da.


2021eko otsailaren 8an - 11:00
Argazkia: Adolfo Araiz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eredua zein den garbi dute Tafallan tren sozialaren alde ari den plataformakoek: gaur egun Espainiako Gobernuak, Errioxako Erkidego Autonomoak eta Adif-ek (Espainiako Trenbide Azpiegituren Administrazailea) Castejon eta Logroño lotzeko egin dutena. Trenbidea berrituko dute, baina gaur egungo azpiegitura baliatuta eta trenak 200 kilometro orduko abiadura hartuko du.

Hori da, funtsean, Nafarroako tren sozialaren aldekoek eskatzen dutena 2018an proiektuaren oinarria aurkeztu zutenetik. Tafallako bilkuraren antolatzaileen galdera argia da: “Castejon eta Logroño lotzeko balio duenak zergatik ez du balio Castejon-Tafalla-Iruñea-Gasteizerako? Errioxarako balio duenak zergatik ez du balio Nafarroarako?”.

Castejon eta Iruñea lotzeko gaur egun egiten ari den Prestazio Handiko Proiektuarekin hainbat herri egungo tren geltokirik gabe geratuko lirateke, esate baterako Tafalla eta Altsasu, eta hori dela eta bertako herritarrak mobilizazioak egiten ari dira tren publiko eta soziala aldarrikatuz.

Behean ikus daiteke Adolfo Araiz EH Bilduko foru parlamentariak bilkuraz egindako txioa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!