‘Loa loa’ sehaska-kanta eta emazteen salmenta historian

Argazkia: UpNorth Memories - Don Harrison, CC BY-NC-ND 2.0.

2023ko abenduaren 11n - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badakizue nola jarraitzen duen, ezta? "Loa-loa txuntxurrun berde, loa-loa masusta...". Euskarazko sehaska-kanta ezagunena da, dudarik gabe, eta, gainera, Gasteiz dauka protagonistatzat. Ikerketatxo axalekoa egin ondoren, ikasi dut Resurrección Mª de Azkuek, 1922an, kantaren hiru bertsio bildu zituela bere Cancionero popular vascon: Ataunen bat, Zegaman bestea, eta hirugarrena Abadiñon, zeina, halere, ez baita "loa-loa" hitzei doinua emanez hasten, baizik eta "oba-obatxua" esaerari. Eta gero jabetu naiz badela beste bertsio bat ere, Legutio eta Nafarratekoa, Araba bertakoa, 1974an jasoa, antza; Gorka Knorr-ek kantatzen duena da. Berbera da aldaera guztietan gaia: aita merkatura doa ama –emaztea– saltzera. Eta horretan zentratu nahiko nuke, bertsio edo aldaera guztietan nola kontatzen den istorio harrigarri bat: baten batek –ziur asko umezain dagoen etxeko neskatoren batek ahizpa edo neba txikiagoei– kontatzen du nola joan den aita Gasteizera, ama saltzera.

Duela hilabete batzuk E.P. Thomson-en Costumbres en común liburua (Customs in Common liburuaren gaztelaniazko bertsioa, Capitan Swing, 2019) irakurri nuen. Historialari horren hainbat ikerketa eta artikulu biltzen ditu lanak. Zazpigarren kapituluak Emazteen salmenta du izenburu, eta Ingalaterran salmenta horien inguruan zeuden ohiturei buruzkoa da. Egia dela, alegia, “emazteak saltzen” zirela. Egileak kapituluaren amaieran argitzen dizkigu nondik norakoak: "emazteak saltzearena", Ingalaterrako gizarte tradizionaleko herri xehearen artean, ezkondutako bikotearen banaketa ofizial egiteko erritual moduko bat zen, dibortziatzeko era bat. Hala, salerosketan jarritako diru kopurua sinbolikoa izaten zen, eta emaztea erosten zuena, normalean, emakumearen gustuko gizona, sarri askotan, gainera, jada harekin bizi zena. Eroslea merkatura eramandako emakumearen ama izan zitekeen adibideak ere badira, eta dirua emakumeak berak jarri eta bere burua erosten zuenekoak ere bai. Jakingarria da ikustea E.P. Thomson ariketa historiko horretan nola saiatzen den emakumeak berehala biktima ez bihurtzen, eta "emazteen salmenta" horren atzean emakumeek ere zer esan eta erabakirik bazutela azaleratzen.

"Emazteak saltzearena", Ingalaterrako gizarte tradizionaleko herri xehearen artean, bikotearen banaketa ofizial egiteko erritual moduko bat zen, dibortziatzeko era bat

Kapitulu hori irakurri eta berehala etorri zitzaidan burura "ama mandoan hartuta". Thompsonek jorraturiko erritual horren aurrean ote gaude? Baina ez dut euskal kontuei buruzko erreferentzia bakar bat ere aurkitu emazteen salmentaren inguruan. Kantak dioena baino ez dakigu: ziur asko umezain batek, neba edo ahizpa txikiari nola kontatzen dion aitak ama saldu behar duela. Istorioko Gasteiz hura azoka-plaza arrunta da, eta erreferentzia ezaguna, jakina. Gasteiz Euskal Herriko erdigune komertzial tradizionala baitzen. Baina, ama mandoan hartu eta han saldu, Ingalaterran bezala? Agian bai.

Baina agian ez. Bururatzen zaidan beste azalpen bat da Euskal Herria Europako informazio-fluxuaren baitan kokatzera garamatzana. Kontua da Frantzian, jakingo duzuenez, oso iritzi txarra izan ohi dutela Ingalaterrako jendeari buruz. Bada, emazte salmenta horien kontura legenda beltz bat sortu omen zuten; esku-paperak atera zituzten, irudi iraingarriak egin eta abar. Frantzian lortu zen Ingalaterrako emazte salmentaren ohiturari ospe txarra ematea, eta Ingalaterrako jenderen kontra aritzeko topiko bihurtzea.

Nire teoriatxoa hipotesi bat da, besterik ez. Horregatik, zutabe hau nahi nuke aprobetxatu zuoi, irakurleoi, galdetzeko ea badakizuen ezer gai honen inguruan...

Nire proposamena, beraz, hurrengo hau da: baliteke Frantzian sortutako legenda beltz hura Euskal Herriko norbaiten aditzera heldu, eta handik abestitxo bat asmatzea; lo-kanta eraginkor bat, zehatzago esanda. Gure egile anonimoaren umetxoak kanta entzun eta pentsatuko zukeen: "Beno, nik behintzat hemen daukat nire ama, ondoan. Konparazioan nahiko ondo nago, alegia", eta lasai hartuko zuen lo. Eta hurrengo gauean berriro eskatuko zuen, agian, eta urteak igaro ondoren kanta bera lotarako orduan bere umeei kantatu... eta horrela egiten dira, belaunaldiak joan, belaunaldiak etorri, gure kantak herrikoi.

Hala ere, nire teoriatxoa hipotesi bat da, besterik ez. Horregatik, zutabe hau nahi nuke aprobetxatu zuoi, irakurleoi, galdetzeko ea badakizuen ezer gai honen inguruan... inork ezagutzen du lo-kantaren beste bertsioren bat? Euskal Herrian emazteen salmentari buruzko daturen bat? Hala balitz, eskertuko nizueke helaraztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


2025-07-09 | Irutxuloko Hitza
‘Atzera begira, Dinamitarekin’, Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldi historikoa

IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


2025-07-02 | Eli Pagola
Erraketistak
Joko ikusgarria, ibilbide sinesgaitza

1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela Bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Eguneraketa berriak daude