Lizarran ospatuko dituzte Egin Dezagun Topa! neska* gazteen topaketak

  • Ekainaren 20an aurkeztu zituzten urriaren 4an eta 5ean izango diren topaketak. Helburu nagusia azaroan ospatuko dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministei "begirada eta bihotz propioz" heltzea izango da.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 24an - 09:12
Topaketak aurkezten. Argazkia: @EginTopa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 1etik 3ra Durangon antolatuko dituzte Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Aurretik, baina, neska gazteen artean "saretu eta indartzeko, jardunaldietara elkarrekin joateko, azken urteetako ibilbideei begiratzeko, autodefentsa feministaren inguruan hausnartzeko, hezkuntzaren inguruan, sare sozialen inguruan, militantzia ereduaren inguruan, mugimendu feministaren subjektu politikoaren inguruan..." eztabaidatu nahi dute. Modu horretan, Euskal Herriko mugimendu feministak dituen erronka berriei ikuspegi propioz heldu nahi diete. 

Hego Euskal Herriko hiriburuetan aurkeztu dituzte topaketak. Azaldu duten moduan, hurrengo hilabetetan herrietan eta auzoetan aurrera eramateko prozesu parte hartzailea jarriko dute martxan; elkar ezagutu, saretu eta hainbat eduki landu ahal izateko. Horretarako hainbat baliabide zabalduko dituzte, besteak beste, eztabaidarako dossier bat.

Topaketen antolakuntzan parte hartzeko deia ere egin dute. Hainbat lantalde izango dira (komunikazioa, azpiegitura, diruzaintza, harremanak eta saretzea, egitaraua...) eta horien guztien bilera irekia ekainaren 7an egingo dute Gasteizen, Hala Bedi Irratian. neskagazteak.saldabadago@gmail.com helbide elektronikoa ere zabaldu dute.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.