ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a

Lizarbe, Nafarroako Ogasunari buruzko ikerketa batzordeko presidente

  • Juan Jose Lizarbe izendatu dute 'Goicoechea auzia' ikertzeko batzordeko presidente. PSNk soilik aurkeztu du hautagaia eta alderdi guztien babesa jaso du, UPNrena salbu.

ARGIA @argia
2014ko otsailaren 18a
UPN ez beste alderdi guztiek babestu dute Lizarberen izendapena.

Lan taldeak hilaren 28an aurkeztuko ditu ondorioak. Parte hartuko duten ordezkariak dira: Carlos García Adanero eta Sergio Sayas (UPN), Pedro Rascon eta Juan Jose Lizarbe (PSN), Maiorga Ramirez eta Bikendi Barea (Bildu), Patxi Zabaleta eta Txentxo Jimenez (Aralar-NaBai), Ana Beltran eta Enrique Marin (PPN), Jose Miguel Nuin eta Txema Mauleon (Izquierda-Ezkerra) eta Manu Ayerdi (Geroa Bai).

Barcina: "Ez da gauza bera Bilduk udaletan babestea, edo Parlamentuan egitea"

Lizarbe buru duen batzordeak "azkeneraino" ikertzea nahi duela esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, SER irratiari eskainitako elkarizketan.

Ogasun sailburu Lourdes Goicoechea ustez bezero ohi baten mesedetan aritu izanari dagokionez, Barcinak esan du "testuingurutik aterea" dagoela: "Kontu humanitarioa zen".

Aurrez egin bezala, PSNri "marra gorria" gainditu izana leporatu dio berriro, Bilduren babesa beharko lukeen zentsura mozioari erreferentzia eginez. "Ikerketa batzordea mozioa aurrera eramateko aitzakia besterik ez da".

Bestalde, adierazi du Bilduk ez dituela bere botoak sekula doan emango: "Nola azalduko die bere boto emaileei botoa hutsaren truke ematen dutela; Gobernuan ez dutela eraginik izango".

Gaineratu du Tafalla eta Erriberriko udaletan UPNk ez duela deus adostu Bildurekin. "UPNk oso argi du bide-orria; ez dugu itunik egin, ezta egingo ere".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Goicoechea auzia  |  Ustelkeria  |  PP  |  Geroa Bai  |  UPN  |  PSN  |  Bildu  |  NaBai

Goicoechea auzia kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude