Leteren ondarea teknologia berrietan

  • Xabier Lete hil zen atzo arratsean, baina sarean abeslariari buruzko errerentzia asko topa daiteke, Facebook eta Twitterretik hasi, Youtubetik pasa eta Spotifyra heldu arte. Hona bilduma bat ondare gisa gera dadin


2010ko abenduaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Xabier Lete

Facebook

Heriotzaren albistea jakin bezain pronto sortu zuen norbaitek abeslariaren zaletuak bilduko dituen orria. Bestalde, erabiltzaileen profiletan Leteri errererentzia egiten dioten mezuak zabaldu dira.

Twitter

Egun osoan zehar animo mezuak idatzi zituzten euskal twitariek, eta heriotzaren berri jakin zenean, mezua minutu gutxitan errebotatu zuten erabiltzaileek. Ondoren bere kantuen letrak ta dolumin mezuak gailendu ziren. Gaur goizean ere, mezu askotan egiten zaio erreferentzia abeslari eta poeta oiartzuarrari.

Spotify

Bilduma osoa ez badago ere, bere hamaika disko entzun daitezke streaming bidez Spotify-ko erabiltzaile izanez gero.

Bere obra

Literaturarn Zubitegian bere lanen erreferentziak topa daitezke. Bere kantuen letrak bilduta daude Musikazblai.com webgunean, zenbait itzulita. Bertan abestirik komentatuena Xalbadorren heriotzean da. Zeruko Argian eta Argian ibili zen Lete urte askoan, artikuluak idazten. Dena den, askotan izenordeekin sinatzen zuten eta hauek ez daude aipatu zerrendan.

Biografia

Badok.info webgunean bere obrari buruzko informazio landua dago, argazki ugarirekin. Wikipedian euskaraz ere informazio asko dago, baita katalanez, galegoz eta gazteleraz ere.

Argia.com

2008an Iruñeko planetarioan egin zuen poesia errezitaldiko puska bat bideoan.

Youtube

Bideo plataforma hontan bere kantu ugari daude noiz edo noiz erabiltzaileren batek zintzilikatuak. Ni Naiz

Xalbadorren heriotzean
Izarren hautsa
Sehaska kanta
Habanera
Kontrapas
Errota zaharra Lourdes Iriondorekin
Eta azkenik, bitxikeria gisa, Segurako herritarrek Gizon arruntaren koplak kantuarekin egindako LipDuba
Dena biltzea ezinezkoa da eta ziur erreferentzia batzuk kanpoan geratu zaidala. Hala balitz, lasai utzi iruzkinetan eta gehituko diot zerrendari. [Horrelako artikulu gehiago irakurtzko, sartu Lander Arbelaitzen blogean.]

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
2021-07-19 | Pilar Iparragirre
Xabier Lete: «Euskal Herri berri posible baten ahots mezulari zen Lurdes»
Cesare Pavesek poema batean idatzitakoarekin ematen diozu Hastapenak atalari amaia...
Bai. Izan zen gizon bat/ saiatu zena,/ baina ez zuena asmatu. Horrela da nirea.

Gogor samarra epaia... Dena den, zerk eraman zintuen zu kantagintzara?
Iraganeko denboretan eta, batez ere,... [+]


Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


2013-05-02 | Jon Torner Zabala
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburuaren euskaratzeagatik. Ilargi-Harria izenburupean plazaratu dute Elkar eta Alberdania... [+]

2011-11-23
Xabier Leteren azken kontzertua CDan aterako dute. Entzun aurrerapen kantua

Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]


2011-09-28
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kantaldia urriaren 11n Urnietan

Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]


Eguneraketa berriak daude