Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kantaldia urriaren 11n Urnietan

  • Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza Irazustak, Antton Valverdek, Pettik eta Amets Arzallus bertsolariak parte hartuko dute emanaldi horretan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

    - Sarrerak on-line: www.kutxasarrerak.net


2011ko irailaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Xabier Lete eta Lurdes Iriondo, elkarrekin emandako kontzertuetako batean.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 8an Bilbon

Lehenago, urriaren 8an, Xabier Lete gogoan biraren beste emanaldi bat egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Han arituko dira Mikel Urdangarin, Anje Duhalde, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Amaia Zubiria, Jabier Muguruza, Arantxa Irazusta, Erramun Martikorena, Petti, Kirmen Uribe, Unai Elorriaga eta Igor Elortza.

- Sarrerak: www.generaltickets.com.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...