AEB

Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

  • Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar erreserban gertatutako tiroketa batean FBIko bi agente hiltzea egotzita.


2017ko urtarrilaren 23an - 09:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Amnistia Internazionala erakundeak Obamaren erabakia gaitzetsi du. Erakunde honek preso politikotzat hartzen du Peltier eta bere epaiketan irregulartasunak gertatu zirela salatu. Heriotzak dakota herriaren lurralde sakratuan uranioa eta ikatza aurkitu eta hilabete gutxira gertatu ziren. Garai berean 250 indiar hil zituzten eta inor ez da zigortua izan hilketa horiengatik.

Amnistia Internazionalak AEBetan duen zuzendari Margaret Huangek albisteak tristatu dituela adierazi du: “Epaiketara eta kondenara eraman zuten prozedura legalen justiziak sortutako kezkak kontuan izan arren, Peltier 40 urte baino gehiagoz espetxeratuta egon da. Beti bere errugabetasuna defendatu du. FBIren eta Mugimendu Indigena Amerikarraren arteko liskarretan hil ziren agenteen familiek justiziarako eskubidea dute, baina Peltierren espetxe zigorrak ez die balioko”.

Peltierren abokatu Martin Garbusek adierazi du Obamaren ezezkoa heriotza zigorra ezartzea dela. Peltier larri gaixo dagoela azaldu du, “kartzelan 40 urtez egon ondoren, urte gogorrak igaro ditu”, horietako sei isolatuta. Garbusen ustez, Obamak ez badu egin, Trump presidente berriak ere ez du askatuko.

Bete gabeko promesa

Obamak bere presidentetzako lehen urtean Guantanamoko kartzela itxiko zuela agindu zuen. Hori duela zortzi urte izan zen, baina honek boterea uztean oraindik 41 preso daude. Urtarrilaren 19an egin zen azken mugimendua Guantanamon, Pentagonoak lau preso handik Saudi Arabiara eta Arabiar Emirerri Batuetara lekualdatu zituen.


AEB kanalean gehiago
2026ko ekainaren 17
Bakeaz

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...