Lemmy.eus, euskarazko foroak egiteko plataforma berria

  • Euskarazko foroak edo eztabaida / informazio hariak sortzeko webgune bat jaio da, Lemmy.eus. Euskarazko Reddit moduko bat. "Badago galdetu nahi duzun eta ausartzen ez zaren zerbait? Denbora-lerroaren tiraniaz nazkatu zara eta foro tematikoak nahiago dituzu? Probatu lemmy.eus".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 10an - 09:53
Azken eguneraketa: 2023-05-23 11:27:09

Lemmy software libreko proiektua da. Euskarazko instantzia da orain sortu dutena euskal informatikari batzuek. Reddit-en bezala, komunitate edo azpitaldeak daude, eta horietako bakoitzean, hariak. Adibidez, hona bi talde:

Eta azkenengo horo horretako adibide gisa, hari bat:

Baina badago funtsezko desberdintasun bat foro honen eta beste batzuen artean. Zerbitzari federatu edo ez-zentralizatuen bitartez funtzionatzen du Lemmyk, fedibertsoa esan izan zaion zerbitzuen logika eta filosofian. Oraingoz, instantzia bakarrean dabil euskarazko proiektua, baina de-zentralizatu eta federatu daiteke gehiago sortuz gero.

Lemmy.eus-ek oinarrizko arau batzuekin funtzionatzen du (hemen detailean zehaztuta), eta horien artean euskaraz jarduteko dela zehazten da:

  • Adeitsua izan. Jendea ongietorria sentitzea, denon onurarako da.
  • Ez inor iraindu edo jazarri. Eduki eta jarrera intoleranteak debekatuta daude.
  • Publizitaterik ez.
  • Euskaraz aritu.

Informazio gehiago eta kontakturako bidea, hemen. Bisitatu Lemmy.eus

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Eguneraketa berriak daude