Leitzako gazte bat inputatu dute bideo parodia batean egindako pintadengatik

  • Guardia Zibilak 21 urteko gazte leitzarra inputatu du, bideo parodia batean terrorismoa gorazatzeaz akusatuta. Bideoko protagonista “ETAren aldeko pintadak” egiten agertzen dela argudiatuta atxilotu du poliziak. “Zakarrak botatzen” izenburupean, Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako film laburren lehiaketako irabazlea da bideoa.


2014ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Inputatutako gaztea bideoan pintada egin osteko unean.

Guardia Zibilak azaldu du duela gutxi antzeman zuela sarean Leitzako segurtasun indarren presentzia parodiatzen duen gazte-taldearen bideoa, Naiz-ek azaldu duenez. Bideoan "Amnistia" eta "Gora E" pintadak egiten ditu gazte inputatuak, azken hau amaitu gabe. Guardia Zibilak dio, geroago “Gora ETA eta Askatasuna” irakur zitekeela horma berean.

"Zakarrak botatzen"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude