Oharkabean pasatu da Joe Biden presidenteak Kongresuaren eta Senatuaren aurrean irakurri eta bere aldekoek gogoangarritzat txalotu duten 2024ko Batasunaren Egoeraren hitzaldian. Hain oharkabean ezen aurkariek eta hedabideek ere apenas hartu baitute aintzat; eta ez da Bidenen adierazpen-nahasmenduen zerrenda gero eta luzeagoan gehitu, oraingoz behintzat.
Baina gaia halakoa izanik, Etxe Zuriko prentsa-zerbitzuek nahiago izan dute hitzaldiaren idatzizko argitalpenean zuzenketa egitea: "I want competition with China, not conflict. And we're in a stronger position to win the conflict [competition] of the 21st century against China than anyone else for that matter — than at any time as well". Horrela irakurrita, benetako zalantza sortzen zaio bati ea zer ote zioen benetan Bidenek irakurri zuen originalak; alegia, irristada, irakurlearena ala idazlearena izan ote zen.
Baina ez dago loa galdu beharrik. Txinarekiko "lehia" eta "gatazka" sinonimo hutsak dira AEBetako barne-politikagintza ez beste edozertarako. Eta, zalantza izpirik gabe, halaxe aditzen dira biak ala biak Beijingen. "Gerra Hotzaren garaiko pentsamoldea" deitu ohi diote han, perifrasia eginez. Bidenek bere hitzaldian gaiari esleitu ziona adituta, motz samar geratu da.
Dulles anaien garaiak gogorarazi ez ezik gainditu ere egin ditzaketenek aurkitzen hasi baikara AEBetako agerkari ofizialetan ere. Edozein ateraldik balio du etsaiaren aurkako propagandarako (gehiegitxo litzateke "gerra kognitiboaz" hitz egitea), eta bost axola dio errealitateak.
Errealitate horren osagai nagusietako bat da, ordea, "orkestra" horren zuzendaritzan gero eta nabariagoa den anabasa. Munduko bi potentzia nagusien harremanaren azken urtebeteko balantzearen konklusioa baita krisia ez datzala Wang Yi betierekoaren manupean, baizik Blinken jaunaren Estatu Idazkaritzan.
"Globoaren krisia" sutu zuen/ziotenetik (berak jakingo du zergatik; besteok, susmoak ditugu gehienera), Blinkenen Estatu Idazkaritza gatazka-gune bihurtu dela bistakoa da. Lehendabizi, Wendy Sherman bere bigarrenak (eta Asia Ekialdeari buruzko benetako adituak) utzi zuen kargua, erretiroa hartzeko adina aspaldi samar beteta zegoela ohartu zenean edo. Ematen zuen, dendaostean, Victoria Nuland (aka) "Fuck Europe" zalapartariak irabazi ziola lehia AEBen kanpo-politikaren ildoak erabakitzeko. Baina ez, hura ere erretiratzear dugu, agidanez; eta, oraingoz, Kurt Campbell-ek irabarazi duela lehia ematen du.
"Txina gehien gorrotatzen duenak" nagusitu zaiola "Errusia gehien gorrotatzen duenari" ondorioztatu dute batzuek.
Beti bezala, irakurketa tolesgabeena (eta, agian, zuzenena) egiten ari dira ekuazioaren beste muturrean.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Igandean Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu mobilizatu ondoren, AEBetako armadak jakinarazi du beste 2.000 soldadu eta 700 marine bidaliko dituela Los Angelesera, etorkinen aurkako sarekaden harira piztutako protestak oztopatzera. Bitartean, Etxe Zuriaren eta Kaliforniako... [+]
Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Inmigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]
"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea.
Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.
Epaiak dio AEBetako presidentea bere eskumenetik harago joan dela muga-zergak ezartzerakoan, eta hamar eguneko epea ematen dio horiek kentzeko.
Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]
Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base... [+]
Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]
Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.
Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]