Lehen aldiz bildu da Akitaniak, EAEk eta Nafarroak osatutako euroeskualdea

  • Bordelen bildu dira hiru lehendakariak: Uxue Barkos Nafarroakoa, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoa eta Alain Rousset Akitania Berrikoa. 2016ko irailean Nafarroak bat egin zuenetik Euroeskualdearen lehen bilera izan da.


2017ko martxoaren 6an - 11:26
Euroeskualdeko hiru lehendakariak. Euroeskualdeko hiru lehendakariak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzak eman zuen bileraren berri orain dela hiru aste. Berriaren arabera, aro berri bat abiatu dela azpimarratu zuen Elorzak. Hala, ia bederatzi milioi pertsona batuko ditu itunak. Bileran 2016ko jardueren balantzea egin eta 2017rako aurrekontuak onartuko dituzte.

1992an sinatu zuten elkarlanerako protokoloa hiru instituzioek, baina 2000. urtean bertatik atera zen Nafarroa, aldebiko harremanak nahiago zituela eta. 2011n eratu zuten EAEk eta Akitania Berriak Europako Batasunak araututako lankidetzarako egitura juridikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!