Legez 16 urtetik gorakoek hartuko dute parte Eskoziako erreferendumean

  • Lehengo astean onartu zuen Eskoziako Legebiltzarrak 18 urtez berakoei lurraldearen autodeterminazio erreferendumean bozkatzeko aukera ematen dien legea.


2013ko uztailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inkesten arabera, gazteen artean independentziaren aldeko posizioa handiagoa da jende helduagoaren artean baino. Argazkia: elnortherm.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak esan bezala,  hamasei urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko eskubidea. Legea gehiengo osoz onartu zuten aldeko 103 botorekin, SNP, Alderdi Laboristak, liberal demokratek eta berdeek aldeko bozka eman zioten legeari. Aurka agertu zen bakarra, Alderdi Kontserbadorea izan zen.

Lehen ministro ordea den Nicola Sturgeonen esanetan, “oso garrantzitsua” da gazteen botoa, beraiek baitira herrialdearen etorkizunaren inguruan interes gehien dutenak. Annabel Goldie buruzagi kontserbadorearen esanetan ordea, hamasei urtekoak gazteegiak dira horrelako erreferendum batean parte hartzeko.

Inkesten arabera, gazteen artean independentziaren aldeko posizioa handiagoa da jende helduagoaren artean baino.

Erreferenduma 2014ko Irailaren 18an izango da. Galdera ondorengoa izango da Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? (should Scotland be an independent country?).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskozia
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude