Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak dimisioa eman du

  • SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko burua 2014ko azarotik da Eskoziako gobernuburu. Eskozian erreferenduma egitearen alde egin du lan, besteak beste. Asteazkenean eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.


2023ko otsailaren 15an - 12:07
Azken eguneraketa: 2023-02-16 16:49:29
Nicola Sturgeon, asteazkeneko prentsaurrekoan. (Argazkia: BBC)

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak dimititu egin du. SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko burua 2014ko azarotik da Eskoziako gobernuburu, Alex Salmondek dimisioa eman ondoren. Prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri. "Politika modernoaren basakeria" aipatu du dimisioaren arrazoi gisa, The National Eskoziako egunkari abertzalean irakur daitekeenez. Sturgeonek adierazi du bere ordezkoa aukeratu arte agintean jarraituko duela. "Nire buruak eta bihotzak esaten didate orain dela garaia. Niretzat, nire alderdiarentzat eta herriarentzat egokiena da", adierazi du.

Bigarren independentzia erreferenduma antolatzea izan da Sturgeonen helburu nagusia urte hauetan, baina ez du lortu, nahiz eta askotan eskatu dion Londresi horretarako baimena. Londresek ezezkoak baino ez dizkio eman, eta Erresuma Batuko Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Eskozian ezin da galdeketarik egin Londresen baimenik gabe. Horrek zaildu egin du gobernuburuaren helburua betetzea.

Gainera, azken asteetan eztabaida sortu du Eskoziako Parlamentuak onartutako trans lege-proiektuak. Proiektu horrek generoa aukeratzeko adina 18 urtetik 16ra jaitsi nahi zuen, tartean medikuaren ziurtagirik izan beharrik gabe. Lege-proiektuak SNP alderdiaren barnean zatiketa eragin zuen, eta Erresuma Batuko Gobernuak blokeatu egin zuen. Hala eta guztiz ere, Sturgeonek adierazi du bere dimisioa ez dela "jasan duen presioaren ondorio".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskozia
Gas eta petrolio ustiaketarako 100 lizentzia eman ditu Erresuma Batuak

Segurtasun energetikoa hobetzeko “diktadore kanpotarren” menpe ez egotea dela "onena" azaldu du lehen ministroak. Oposizioko alderdiek eta talde ekologistek erabakia arbuiatu dute.


2023-06-12 | Leire Artola Arin
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ohia atxilotuta izan dute zazpi orduz

Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.


2023-03-27 | Leire Artola Arin
Humza Yousaf izango da Eskoziako lehen ministro berria

SNP alderdi independentistako buru eta Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek otsailean dimititu zuen, eta horrek gertukoen zuen Yousaf hautatu dute haren ordezko gisa SNPko militanteen %52k; botoen %48 lortu du Kate Forbes ebanjelistak.


Nicola Sturgeonen dimisioa: erantzunik gabeko galderak Eskoziarentzat eta SNPrentzat

Jacinda Ardernek duela aste batzuk Zeelanda Berriko lehen ministro kargua utzi zuenean, Nicola Sturgeonek boto-emaileei esan zien oraindik asko zuela egiteko. Baina, dirudienez, Eskoziako lehen ministroa bere etorkizunaz hausnartua zen. Hala aditzera eman zuen Eskoziaren zati... [+]


2022-11-23 | ARGIA
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.


Eguneraketa berriak daude