"Lege-armategi" autoritarioa indargabetzeko eskatu dute Ipar Euskal Herriko hamaika eragilek

  • Frantziako Gobernuari Segurtasun Globalaren lege proiektua edo Separatismoaren Kontrako Legea bertan behera uzteko eskatu du Stop Segurtasun Globala kolektibo sortu berriak. Martxoaren 20an manifestaziora deitu dute Baionan, Demokraziaren alde, lege libertiziden kontra lelopean.


2021eko martxoaren 15an - 17:48
Emmanuel Macron presidentea, Separatismoarne Aurkako Legea iragarri zuen egunean.

Stop Segurtasun Globala osatzen dute, besteak beste: Euskal Herriko ATTAC eta Jaka Horiak edo Bizi! mugimenduek; Euskal Herriko abokatuen elkarte sindikala, ELB, LAB edo Solidaires sindikatuek; eta EH Bai, Alderdi Komunista, Ensemble! Edo France Insoumise alderdiek.

Emmanuel Macronek gidatzen duen gobernuak “lege-armategi” oso bat garatzen ari dela azpimarratu du Stop Segurtasun Globalak, “iritzi-askatasuna, informatzeko eta informatua izateko askatasuna, adierazpen-askatasuna, elkartzeko askatasuna, manifestazio-askatasuna eta oro har kontestazio askatasuna oztopatzeko”. Salatu du Segurtasun Globalaren lege proiektuak Poliziaren “inpunitatea” areagotuko lukeela, eta zelatatzean sakonduko lukeela “drone eta oinezko kameren bitartez”. Separatismoaren Kontrako Legearekin, aldiz, gobernuak “laikotasuna eta Errepublika indartzeko aitzakiarekin” lege “islamofoboa” inposatu duela ziurtatu dute.

Larunbatean manifestazioa Baionan

Frantziako Estatuaren “norabide autoritarioa” arbuiatu dute Stop Segurtasun Globalean batu diren eragileek, eta gobernuari exijitu diote bertan behera uzteko Segurtasun Globalaren aurre proiektua, Separatismoaren Aurkako Legea, ordena mantentzeko Eskema Nazional berria, eta “polizia fitxategien hedapena sustatzen duten” 2020ko abenduaren 2ko hiru dekretuak. Hori guztia aldarrikatzeko manifestaziora deitu dituzte herritarrak larunbatean, Baionan, Demokraziaren alde, lege libertiziden kontra lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askatasun politikoak
2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak'

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


3.000 euroko zigorra jarri dio GKSko kide bati Paueko auzitegiak, margoketak egitea leporatuta

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu du horrelako isunek "militantzia politikoa isun bidez itotzeko xedea" dutela.


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


2021-09-16 | ARGIA
Arrasateko Elkartasun Martxa ez du debekatu EAEko Auzitegi Nagusiak

Sarek eta Elkartasun Eguna antolatzen dutenek 31 kilometroko ibilaldia prestatu dute, presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, eta Unai Paroten salbuespenezko egoera amaitzeko. Duela 31 urte preso sartu zuten Parot.


Eguneraketa berriak daude