Ebru Timtik abokatu kurdua hil da, 238. gose greba egunean

  • Epaiketa justuaren aldeko borrokan galdu du bizia emakumeak. Herriaren Lege Bulegoa izeneko erakundearen bidez komunistak defendatzeagatik espetxeratu zuten. Turkiako Estatuan azken hilabeteetan zendu den laugarren gose grebalaria da.


2020ko abuztuaren 28an - 09:41

Turkiako Auzitegi Konstituzionalak abuztuaren 14an atzera bota zuen Ebru Timtik eta Aytaç Ünsal abokatuen askatasun eskakizuna, bi gose grebalariek heriotza arriskuaren atalase kritikoa gainditu zutela kontuan hartu gabe. Gorteak argudiatu zuenez, "ez dago informaziorik beren bizitzetarako edo osotasun moral eta materialerako arrisku kritiko baten larrialdiari buruz”, horren ondorioz, Timtik ostegun honetan bertan hil da, bere borroka azken ondorioetara eraman ostean.

Timtik Herriaren Lege Bulegoa (Halkde Hukuk Bürosu, HKK) izeneko erakunde juridikoaren kide zen. HKK-k Twitterren iragarri duenez, Timtik laguntza medikua jasotzen ari zen bere bihotza gelditu ostean: "Pultsua gelditu egin da eta bihotzeko masaje bat jasotzen ari dela jakin dugu. Dei bat egin diegu gure lankide eta burkideei Bakla rköyko Sadi Konuk Ospitalearen aurrean elkartzeko". Beranduago, albiste eguneratu batean, Timtikek bizia galdu duela adierazi du HKK-k.

Hilabeteetako gose greba da Ebru Timtik eta Aytaç Ünsalena, eta halere, ez dute kartzelatik irtetea lortu, Medikuntza Auzitegiko Institutuak “espetxean egoteko gai ez direla” adierazi duen arren. Turkiako Auzitegi Konstituzionalean jarritako salaketa batek ere ez zuen arrakastarik izan. Bi abokatuak euren borondatearen aurka zeuden Istanbulgo bi ospitaletan, atxilotuta. ANF albiste agentziaren arabera, Ünsalek oraindik bertan darrai, egoera larrian.

Timtik eta Ünsalek Herriaren Lege Bulegoaren bitartez DHKP-C erakunde komunistako militanteak babesten zituzten haien aurkako prozesu konplexuan. Abokatuei ere espetxe-zigor luzeak ezarri zizkieten ordea, lege antiterroristetan oinarrituta. Abokatuek epaiketa justua izatea aldarrikatzen dute gose grebarekin.

Laugarren eroria

Yorum taldeko hiru musikari ere duela gutxi hil ziren Ankarako Gobernuaren jazarpen politikoa salatzen. Helin Bölek, Mustafa Koçak eta Ibrahim Gökçek zuten izena. Bölekek 288 egun bete zituen gose greban, Koçakek 297 eta Gökçekek, berriz, 323.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askatasun politikoak
2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak'

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


3.000 euroko zigorra jarri dio GKSko kide bati Paueko auzitegiak, margoketak egitea leporatuta

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu du horrelako isunek "militantzia politikoa isun bidez itotzeko xedea" dutela.


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


2021-09-16 | ARGIA
Arrasateko Elkartasun Martxa ez du debekatu EAEko Auzitegi Nagusiak

Sarek eta Elkartasun Eguna antolatzen dutenek 31 kilometroko ibilaldia prestatu dute, presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, eta Unai Paroten salbuespenezko egoera amaitzeko. Duela 31 urte preso sartu zuten Parot.


Eguneraketa berriak daude